(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kutz Osasun Mahai Sektorialeko ordezkariekin bildu da, osasun arloko gastua nola kontrolatuko duten azaltzeko asteartea, 2010.eko martxoak 23

Proposamenetako bat da larunbatetan Iruñeko eta eskualdeko lehen mailako arreta Ermitagaña, Arrotxapea eta Burlatako zentroetan ematea


Transcripción textual del video

Kutz Osasun Mahai Sektorialeko ordezkariekin bildu da, osasun arloko gastua nola kontrolatuko duten azaltzeko. Kutzek esan du bilera "garrantzitsua" izan dela. Kontseilariak esan du agente guztiek "arduraz" jokatu behar dutela, zailtasun ekonomikoak ditugun garai honetan osasun publikoa zaintzeko. Kontseilariaren iritziz, "proposatutako neurri guztiak ondo hartu dituzte". Izan ere, bileran Kutzek osasun gastua kontrolatzeko irizpideen berri eman du: premiak zorrotz balioetsiko dituzte, kontratazioan soiltasuna izango da nagusi, informazioa eta gestioa garbia izango da eta osasun sistemaren kalitateari eutsi egingo diote. Gainera, "hartzen diren neurriek ez dituzte langileen eskubideak urratuko".

Osasun kontseilaria, Maria Kutz Peironcely, Osasun Mahai Sektorialeko ordezkariekin bildu da gaur goizean, foru erkidegoan osasun arloko gastua nola kontrolatuko duten azaltzeko. Bilerara bertaratu dira aipatu organoan parte hartzen duten sindikatuetako ordezkariak, salbu ELAkoak.

Kutzek esan du bilera “garrantzitsua" izan dela. Kontseilariak esan du agente guztiek "arduraz" jokatu behar dutela, zailtasun ekonomikoak ditugun garai honetan osasun publikoa zaintzeko. Sindikatuekin egindako bileraren ondoren egindako prentsaurrekoan kontseilariak esan du iruditu zaiola “departamentuak proposatutako neurri guztiak ondo hartu dituztela”. 

Izan ere, bileran Kutzek osasun gastua kontrolatzeko irizpideen berri eman du: premiak zorrotz balioetsiko dituzte, kontratazioan soiltasuna izango da nagusi, informazioa eta gestioa garbia izango da eta osasun sistemaren kalitateari eutsi egingo diote. Gainera, “hartzen diren neurriek ez dituzte langileen eskubideak urratuko”.

Irizpide horiek betetze aldera proposatutako neurri bat da Iruñeko eta eskualdeko lehen mailako arreta hiru zentrotan ematea larunbatetan. Izan ere, apirilaren 17tik aurrera, lehen mailako arreta Ermitagaña, Arrotxapea eta Burlatako osasun zentroetan emango dute, goizeko 8.00etatik iluntzeko 20.00etara; baita San Martin zentroan eta larrialdietan ere, gau eta egun. Ordutegi hori igande eta jaiegunetakoa da eta orain larunbatetan ere aplikatuko da (orain arte 19 osasun zentrotan egiten zuten lan larunbatetan, goizeko 8.00etatik arratsaldeko 15.00etara). 

Halaber, Medikuen Sindikatuak proposatuta, behatoki bat sortuko dute, Nafarroako Osasunbidearen absentismo plan berezi bat egiteko. Gainera, oporraldiak aurrez antolatuko dituzte, zorrotz, eta osasun arloko erretiroak banan-banan aztertuko dituzte (urtero 100 lagun inguruk hartzen dute erretiroa), erretiroak jarraitu, bihurtu edo amortizatu erabakitzeko. 

Prentsaurrekoan, Kutz kontseilariak barkamena eskatu die sindikatuei, “aurrekontu partida bat blokeatu zutenaren berri ez zutelako behar bezala izan”, eta ziurtatu die “doitze horiek gerora barruan egingo dituztela”. Alde horretatik, honako hauek esan du: "jakina, ez dauka zertan garrantzi publikorik eduki". 

Gogoratu joan den martxoan 19an Kutz kontseilariak Estatuko Osasun Sistemaren Lurralde arteko Kontseiluak hartutako erabakien berri eman zuela. Zehazki, gehiago ez gastatzeko eta defizita gutxitzeko neurriak hartu zituzten, krisi ekonomiko bete-betean osasun sistema publikoari euste aldera. Bilera aurreko egunean egin zuten eta burua Osasun eta Gizarte Politikako ministroa, Trinidad Jimenez izan zen, eta autonomia erkidego guztietako Osasun kontseilariek parte hartu zuten.
Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa