(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakaria Bartzelonan izango da bihar eta Alimentaria 2010 azokara joango da, Nafarroako standak ikustera asteartea, 2010.eko martxoak 23

Bisita amaitzeko, eguerdiko 13.00etan ekitaldi instituzional bat egingo dute Nafarroako Gobernuak erkidegoen pabilioian daukan standean


Alimentaria Azokako standa

Nafarroako Gobernuaren standa, Alimentaria 2010 Azokako erkidegoen pabilioian. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Lehendakaria, Miguel Sanz Sesma, eta Landa Garapen eta Ingurumen kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria, Elikagai eta Edarien “Alimentaria” Nazioarteko Azokara joango dira bihar, Nafarroako 44 enpresak han jarri dituzten standak ikustera. Azoka hori Espainiako topaketa profesional garrantzitsuena da, eta munduko bigarrena. Azoka Fira de Barcelona delakoan egingo dute (L’Hospitalet del Llobregat), Gran Via barrutian, eta martxoaren 26an amaituko da.

Aipatu enpresa nafar horiek daude, batetik, erkidegoen pabilioiko eremu instituzionalean; eta bestetik, Internacional, Interlact, Intervin, Intercarn, Expoconser eta Olivaria pabilioietan eta elikadura ekologikoari buruzko pabilioian. Guztira, Nafarroako enpresek 800 metro koadro inguru hartuko dituzte. Enpresa horietako batzuk (31) Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza ekonomikoa jaso dute eta beste batzuk (13) bere aldetik joan dira.

Enpresak dauden pabilioiak bisitatu ondoren, Sanz Lehendakaria eta Sanzberro kontseilaria autonomia erkidegoen pabilioira joango dira. Gero, Lehendakaria eta kontseilaria laneko bazkari batera joango dira; bazkari horretan Tuterako Bazkariak Goresteko Jardunaldien hurrengo edizioa aurkeztuko dute.

Bestalde, gaur, hilak 23, Sanzberro kontseilariak ehizari eta arrantzari buruzko aholkularitza batzordearen bileran parte hartuko du, azokan bertan. Bilerako burua Elena Espinosa ministroa izango da eta bertaratuko dira, baita ere, gainerako autonomia erkidegoetako arlo horretako kontseilariak. 

Gaurko, gainera, Tuterako Nekazaritza Elikagaien Hiriak (Nafarroako Gobernuaren ekimen publikoak) Prestatutako Plateren Lehiaketaren laugarren edizioa antolatu du, azokako Innoval eremuan. Aurtengo irabazleak otsailaren 8an eman zituzten aditzera eta hauek dira: Aneto Natural, Angulas Aguinaga, M. Etxenike, Tecnogourmet eta Laket Artesanos. Nekazaritza Elikagaien Hiria Nafarroako Gobernuaren stand instituzionalean egongo da, sektoreko enpresen jardueraren berri emateko.

Dokumentazioa:
Relación empresas navarras participantes en Alimentaria 2010.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa