(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak Karlismoaren Museoa inauguratu du Lizarran asteartea, 2010.eko martxoak 23

Nafarroako Gobernuak 7 milioi euro inbertitu ditu azpiegitura honetan


Sanz Lehendakariak Karlismoaren Museoa inauguratu du Lizarran. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko Lehendakariak Karlismoaren Museo berria inauguratu du gaur goizean Lizarran. Ekitaldi hori eguerdian egin da eraikinaren patioan. Begoña Ganuza Lizarrako alkateak ongi-etorria eman du, eta ondoren hitza Juan Pablo Fusi Madrildo Unibertsitate Konplutentseko Historia Garaikideko katedradunari eta Museoaren aholkularia den Karlismoaren Jardunaldietako Batzorde Zientifikoko kideari eman dio.

Lehendakariak museoaren irekiera-ekitaldiaren amaieran esan du museo honek “herritarrei Espainiako eta Nafarroako historia garaikidean mugimendu politiko eta soziala izan den horri buruzko datuak eta errealitateak eskainiko dizkiela”. Miguel Sanzen esanetan, “Nafarroako gaur egungo herritarrek erreferentzia eta sentimendu asko jaso ditugu karlismotik, gure familien bidez, gure herrien oroitzapen kolektiboaren bidez edo protagonisten lekukotza zuzen eta ez-zuzenen bidez”.

Era berean, Lehendakariaren esanetan, museo hau, Nafarroako Gobernuak esanbidez hala erabaki duelako, Lizarran kokatuta dago, herri horretan karlismoaren historiako orrialde asko eta garrantzitsuak idatzi direlako. Sanzen esanetan, “mugimendu honen funtsezko hiria izatea erakargarritasun garrantzitsua izango da bisitarientzat, artearen eta historiaren ikerlarientzat eta gure kulturaren erroak aurkitzeko interesa duten guztientzat”.


Karlismoaren Museoaren barrualdea, Lizarran. ( irudia handitu )

Ekitaldian ehun bat gonbidatu egon dira, besteak beste, Carlos Hugo de Borbón-Parma Parma eta Plasenciako dukea, Montemolíneko kondea eta Parmako duke-etxeko burua; María Teresa de Borbón-Parma arreba eta printzesa, eta Carlos Javier semea, Piacenzako printzea eta Madrilgo dukea (1970); Val jenerala, Nafarroako buruzagi militarra, eta zenbait kide karlista. Ondoren, Carmen Valdés Museoen Zerbitzuko zuzendariak eta Olaya Nagore museo berriko kudeatzaileak bisita gidatua egin dute gonbidatuentzat eta kazetarientzat.

 
Karlismoaren Museoa Nafarroako Gobernuak egin eta finantzatutako kultura- eta turismo-azpiegitura berria da. Foru Komunitatean ordezkaritza duten talde politiko guztiek babestu dute. Azpiegitura honetan zazpi milioi euro inguru inbertitu dira. Museoak karlismoari lotuta balio historikoa duen materiala berreskuratuko du, kontserbatzeko, eta duela mende eta erdi baino gehiago eratu eta Espainiako alderdi zaharrena den gizarte-disidentziako herri-mugimendu horri buruzko ikerketa-zentroa bultzatuko du.

Eraikina Gobernadorearen Jauregi ohia da. Juan de Echávarri y Larráinek enkargatu zuen eta 1608 eta 1613 bitartean eraiki zen. Egitura sendotu da eta eraikina erabilera honetarako zaharberritu da. Horrez gain, eraikin berria egin da administrazio-bulegoetarako eta dokumentazio-zentrorako. José Luis Franchez Kultura eta Turismo Departamentuko arkitektoak egin du proiektua.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Sanz Lehendakariaren hitzaldia

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa