(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lanean ezbeharren bat eduki ondoren baja hartu zuten langileen kopurua %20,3 jaitsi zen 2009an, LONIren arabera asteazkena, 2010.eko martxoak 24

Aitzitik, 17 langile hil ziren, 2008an baino hiru gehiago


Nafarroan, laneko istripu bat eduki ondoren baja hartu zuten langileen tasak %20,3 egin zuen behera iaz, 2008ko datuekin alderatuta: %51,6tik %41,1era jaitsi zen, hain zuzen. Istripu larrien eta arinen tasek behera egin zuten: %37,6 eta %20,2, hurrenez hurren. Aldiz, hildako langileen tasa %29,1 igo zen. Hori, Gobernuaren Laneko Osasunaren Nafarroako Institutuak urteko txostenean argitaratu dituen behin-behineko datuen arabera.

Zenbaki absolutuetan, 2009an 9.216 langilek hartu zuten baja laneko istripuren bat eduki ondoren (2008an 12.211 izan ziren); horri gehitu behar zaizkio in itinere gertatutako 856 istripu. Guztira 15 langile hil ziren (6 in itinere); aurreko urtean 14 (5 in itinere). Baja hartutako langileetatik 75ek istripu larriak izan zituzten (2008an 127k) eta 9.130 langilek arinak (2008an 12.075ek).

Sektoreka, ezbehar tasak jarduera guztietan egin du behera, batik bat eraikuntza sektorean: %18,5. Industrian tasa hori %19,3 jaitsi da, zerbitzuetan %19,2 eta nekazaritzan %2,9. Langile autonomoei dagokienez, ezbehar tasa %24,3koa izan zen (orokorra %41,1ekoa). Lehenbizikoz, kolektibo horretako tasa orokorra baino %50 handiagoa da (%59,1).

Gainera, LONIren segida historikoaren arabera, istripuen ia laurdena (%21) sei hilabete baino gutxiagoko antzinatasuna duten langileei dagokie; herena inguru (%30,3) lanean urte bete baino gutxiago daramatenei; eta %18,7 kolektibo erangiberenei (gazteei eta 55 urtetik gorakoei). Gainera, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko aldea eta langile finko eta aldi baterakoen artekoa gutxitzen joan da. Istripuen %16 etorkinek izan dute (azken bi urteen antzera). Aldi baterako laneko enpresei istripuen %1,8 dagokie (larririk eta hilgarririk ez). Istripuen erdia baino gehiago (%55,3) 50 langile edo gutxiagoko enpresetan gertatu ziren. 

Aipatu beharra dago 2009an aldatu egin zutela informazioa jakinarazteko eta lortzeko sistema (jarduerak sailkatzeko modua eta kontabilizazio sistema berriak dira). 

Jakinarazitako gaixotasun profesionalen tasak %22,6 egin du behera

Istripuen ezaugarriei dagokienez, 2009an ezbehar gehienak (%45,3) "dislokazioak, zaintiratuak eta bihurrituak" izan dira (bizkarrezurreko patologiak barne), eta gero “azaleko zauriak eta lesioak" (%39,4). Laneko ezbehar hilgarrietako lesioak izan dira, batik bat, “kommozioak eta barruko lesioak” eta “infartuak eta buruko isuriak; eta “hausturak" eta "lesio anizkunak", istripu larrietan. 

Alde horretatik, 1994-2009 aldiko intzidentzia tasek behera egin dute lesio maila guztietan (gorabeherekin bada ere). Gainera, in itinere istripuek behera egin dute asko 2006tik; urte hartan (uztailean) jarri zuten indarrean puntudun gidabaimena. 

Azkenik, 2009an 786 langilek hartu zuten baja gaixotasun profesionalengatik, 2008an baino %22,6 gutxiagok. LONIren arabera, 2009ko intzidentzia tasa 100.000 biztanleko 637,6koa da, 2008koa baino %10 txikiagoa. Azken hamarkadan tasa horrek %50 egin du behera (2001ean 1.229,7koa zen).
Dokumentazioa:
Accidentes de trabajo con baja en jornada de trabajo. Índices de incidencia
Partes de accidentes de trabajo con baja según grado de lesión y sector

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa