(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta Gazteen Kontseiluak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute asteazkena, 2010.eko martxoak 24

Hitzarmen horren bitartez Gobernuak 170.000 euro jarriko ditu; asmoa da gazteek elkarteak osatzea eta, era horretan, gizartean parte har dezaten sustatzea


Transcripción textual del video

La consejera de Asuntos Sociales, Familia, Juventud y Deporte, María Isabel García Malo, y el presidente del Consejo de la Juventud de Navarra, David Chivite Pérez, han firmado un acuerdo de colaboración con el que se busca impulsar el asociacionismo y la promoción de acciones que contribuyan a una participación eficaz y real de los jóvenes en la sociedad. Al acto han asistido también la directora gerente del Instituto Navarro de la Juventud, Ana Frías Pardo, y el miembro de la Comisión Permanente del CJN encargado del área de asociacionismo, Íñigo Marcilla Etxenike.

El Gobierno de Navarra, a través del Instituto Navarro de la Juventud, aportará al Consejo de la Juventud de Navarra 170.000 euros, un 70% más que en 2009. El convenio permitirá, por un lado, sufragar los gastos de gestión, personal y equipamiento del Consejo de la Juventud de Navarra, y, por otro, incrementar las acciones para aumentar el número de asociaciones juveniles en Navarra y favorecer la comunicación, la relación e intercambio entre ellas.

Entre las actuaciones que el Consejo de la Juventud de Navarra, con el apoyo del Instituto Navarro de la Juventud, llevará a cabo durante el año 2010, destaca el fomento del asociacionismo con acciones de comunicación y difusión, entre ellas el rediseño de la página web del CJN, el establecimiento de un plan de comunicación, la elaboración de la Agenda de la participación 2011 o la realización de una campaña de fomento del asociacionismo juvenil. Están previstos asimismo un encuentro en un alberge juvenil de la Comunidad Foral durante un fin de semana, la II Feria de asociaciones juveniles de Navarra “Elkaso 2010” en noviembre de 2010, o la celebración del X aniversario del programa “Con mucho gusto/Gozamenez”.

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilari Maria Isabel Garcia Malok eta Nafarroako Gazteen Kontseiluko buru David Chivite Perezek sinatu dute lankidetza hitzarmena, gazteek elkarteak osa ditzaten eta gizartean modu eraginkorrean parte har dezaten sustatzeko. Ekitaldira bertaratu dira, baita ere, Nafarroako Gazteria Institutuko zuzendari gerentea, Ana Frias Pardo, eta Nafarroako Gazteen Kontseiluko Batzorde Iraunkorrean elkartegintzaz arduratzen den Íñigo Marcilla Etxenike.
Nafarroako Gobernuak, Gazteria Institutua medio, 170.000 euro jarriko ditu, 2009an baino %70 gehiago. Hitzarmenak balioko du, batetik, Nafarroako Gazteen Kontseiluko gestio, langile eta ekipamendu gastuak ordaintzeko; eta bestetik, Nafarroan gazte elkarte gehiago sortzeko eta elkarte horien arteko komunikazioa, harremana eta trukea errazteko.

Nafarroako Gazteen Kontseiluak, Gazteria Institutuaren laguntzarekin, elkartegintza sustatuko du komunikazio eta hedakuntza jarduerak medio. Jarduera horien artean hauek dira nagusi: Gazteen Kontseiluaren web orria berriz diseinatzea, komunikazio plan bat ezartzea, 2011ko partaidetza agenda egitea eta gazteen elkartegintza sustatzeko kanpaina bat egitea. Gainera, asteburuko topaketa bat egingo dute foru erkidegoko gazteen ostatu batean; azaroan Nafarroako gazteen elkarteen bigarren azoka egingo dute, “Elkaso 2010”; eta Gozamenez programaren hamargarren urteurrena ospatuko dute. 

Nafarroako Gazteen Kontseilua foru erkidegoko gazteen elkartegintzako ordezkaritza organo nagusia da; gaur egun, Kontseiluan 66 elkarte daude. Kontseilua sortu zen, hain zuzen, gazteek foru erkidegoko garapen politiko, sozial, ekonomiko eta kulturalean parte har dezaten, haien elkarte eta erakundeen bitartez; Kontseiluan parte hartzea librea da. Apirilaren 18ko 110/86 Foru Dekretuaren arabera, Kontseiluaren zeregin nagusiak hauek dira: gazteen elkartegintza sustatzea, gazteen partaidetza bermatzeko jarduerak sustatzea, eta Administrazioaren eta gazteen elkarteen arteko hizketakidea izatea.

Nafarroako Gazteen Kontseilua Gazteriaren Foru Legearen prestaketan laguntzen ari da, Nafarroako Gazteria Institutuak sustatutako partaidetza prozesuan; prozesu horretan 500 ekarpen baino gehiago jaso dituzte.

Nafarroako Gazteria Institutuak gazteen elkartegintza sustatzen du gazteek parte hartzeko ezinbestekoa delako. Horregatik, urtero milioi bat euro inguru jartzen ditu elkartegintza sustatzeko: Nafarroako gazteen elkarteen jarduera, ekipamendu eta funtzionamenduaren parte bat finantzatzen du.

Gaur egun gazteek 114 elkarte dauzkate Nafarroan. Elkarte horiek 14 eta 30 urte arteko 23.000 gazte inguru mobilizatzen dituzte; horrek esan nahi du gazteen %18,22 elkarteren bateko kide dela.
Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa