(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuaren web orrian zerbitzuei buruzko informazioa pertsonalizatu eta Administrazioarekin bideratutako izapideen egoera zertan den ikus daiteke asteazkena, 2010.eko martxoak 24

Herritarren Paper-zorroa sortzearekin bat, Nafarroako Gobernuak gestioak Internet bidez egitea sustatzeko kanpaina bat hasiko du


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak Herritarren Paper-zorroa jarri du martxan atarian. Sarbide mugatuko espazio konfidentzial bat da, herritarrek eta enpresek interesatzen zaizkien zerbitzuak aukeratzeko eta Administrazioarekin hasitako izapideak nola dauden ikusteko. Erabiltzaileek dagozkien historia administratiboak kontsultatu ditzakete eta harpidetzak eta alertak sortu, baita SMS bidez ere.

Caballero kontseilaria era Jose Luis Menendez, Modernizazio eta Administrazio Elektronikoko zuzendari nagusia

Nafarroako Gobernuaren web orrian zerbitzuei buruzko informazioa pertsonalizatu eta Administrazioarekin bideratutako izapideen egoera zertan den ikus daiteke ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Herritarren Paper-zorroa jarri du martxan www.navarra.es atarian. Sarbide mugatuko espazio konfidentzial bat da, herritarrek eta enpresek interesatzen zaizkien zerbitzuak aukeratzeko eta Administrazioarekin hasitako izapideak nola dauden ikusteko. Erabiltzaileek dagozkien historia administratiboak kontsultatu ditzakete eta harpidetzak eta alertak sortu, baita SMS bidez ere.

Lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilari Javier Caballero Martinezek eman du aplikazio horren berri, prentsaurrekoan. Hark esan duen moduan, “herritarrentzako espazio berezi bat da, Administrazioarekin zerikusia duten gaiei buruzkoa”; aurrezki erakundeetako bezeroek haien kontuak nola dauden ikusteko Internet erabiltzen duten moduan erabil daiteke. Herritarren Paper-zorroan sartzeko bi aukera daude: bata, IFZ eta Ogasunak ematen duen gakoa (zergadun bakoitzari egokitutako zenbakiaren azken lau zifrak) erabiltze; eta bestea, ziurtagiri digitala baliatzea.
Caballerorekin batera Jose Luis Menendez Rodriguezek, Modernizazio eta Administrazio Elektronikoko zuzendari nagusiak, eman ditu azalpenak; izan ere, unitate horrek sustatzen du, zeharka, administrazio elektronikoa foru erkidegoan ezartzea. 
Gaur egun 450 izapide egin daitezke Internet bidez Nafarroako Gobernuarekin (laguntzak eskatu daitezke eta oposizioetan izena eman, adibidez). Herritarrek eta enpresek gero eta gehiago erabiltzen dute Internet izapideak egiteko. Abenduaren 19an argitaratutako on line zerbitzuen katalogoaren arabera, orain arte 1,3 milioi bisita egin dituzte eta 2009an 6.500 transakzio jaso zituzten erregistro orokor elektronikoan, aurreko urtean baino hiru aldiz gehiago, ia. Aurreikuspenen arabera, 2010ean 2009ko zenbakiak bikoiztu egingo dira. 

“Administrazioa etxetik mugitu gabe" kanpaina.

Herritarren Paper-zorroa sortu dute, gestioak Internet bidez egiteko. ( irudia handitu )

Herritarrek administrazio elektronikoaren alde onak zeintzuk diren jakiteko eta harremanetarako espazio berri horren inguruan sentsibilizatzeko, Nafarroako Gobernuak hedakuntza kanpaina bat jarriko du laster martxan. Nafarroako herri nagusietako 107.000 etxebizitzetako ateen eskutokietan informazioa zintzilikatuko dute eta hogei hiri eta herri ertainetako etxeetara informazioa bidaliko dute postaz. Halaber, prentsan eta irratian iragarkiak jarriko dituzte. Arreta deitzeko irudia ukipen pantaila bat da; pantaila horretan hainbat zerbitzu aukeratu daitezke, www.navarra.es ataria medio. 

Caballeroren hitzetan, “abantailak, denbora eta diru aurreztea eta erosotasuna bistakoak dira eta, horregatik, asmoa da informazioaren gizartean erabat integratuta dauden biztanle nafarrek tresna moderno eta eraginkor hori erabiltzea”. Alde horretatik, azpimarratu du tresna horrek zerbitzu publikoak eskuratzeko aukera gehiago ematen dituela (egunean 24 orduan, astean zazpi egunetan, joan-etorririk egin beharrik gabe) eta berdintasuna bermatzen duela, ez dituelako kontuan hartzen, adibidez, bizilekua eta egoera pertsonala). Gainera, administrazio elektronikoan izapideak sinpletu eta prozesuak automatizatu egiten dira eta, ondorioz, erantzunak lehenago ematen dira. Kontseilariak esan duenez, Nafarroako administrazio elektronikoaren maila beste parametro batzuena da: BPG, familia, errenta, IKT ekipamenduen hornidura, e.a.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Presentación Carpeta Ciudadana

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa