(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

“Encuentros de Pamplona 72: fin de fiesta del arte experimental” erakusketa ireki da osteguna, 2010.eko martxoak 25

Erakusketa Iruñeko Ziudadelan, Nafarroako Museoan eta Civicanen ikusi ahal izango da


Sanz Lehendakariak “Encuentros de Pamplona 72” erakusketa inauguratu du.

Sanz Lehendakariak “Encuentros de Pamplona 72” erakusketa inauguratu du. ( irudia handitu )

Nafarroako Museoan, Iruñeko Ziudadelan eta Civicanen “Encuentros de Pamplona 72: fin de fiesta del arte experimental” erakusketa ireki da gaur. Erakusketa Iruñera iritsi da Centro de Arte Reina Sofían aurkeztu ondoren. Nafarroako Gobernuak, Iruñeko Udalak, Reina Sofíak eta Caja Navarrak erakusketa ibiltaria antolatu dute eta hiru kokaleku horietan bisitatu ahal izango da ekainaren13ra arte.

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko Lehendakariak gaur arratsaldean inauguratu du erakusketa, Iruñeko Ziudadelako Armen Aretoan egindako ekitaldian.

Centro de Arte Reina Sofía Museo Nazionala arte garaikideari eskainitako Espainiako erakunde nagusia da. Erakusketa hau antolatzeko, Topaketen ekitaldia berrikusi da, hain zuzen ere, Espainian egindako abangoardiako arteari buruzko nazioarteko jaialdi esanguratsuena.

Iruñeko 72ko Topaketak

Iruñeko 1972ko topaketak ekainaren 26a eta uztailaren 3a bitartean garatu ziren eta hirurogeiko hamarkadako praktika esperimentalen goren-unea izan ziren. Esperimental adjektiboak muga materialak zalantzan jartzen zituzten lanei aipamen egiten zien, poesian, zineman, musikan, pinturan zein eskulturan. Ekitaldi horretan 350 artista nazionalek eta atzerritarrek baino gehiagok parte hartu zuten, John Cage patriarkaren eraginpean. Azken horrek hirurogeiko hamarkadako artearen aurkako joeretan eragin handia izan zuen eta egintza edo event izenekorako joera orokorraren sinboloa bihurtu zen.

Iruñera une hartako azken arte-joerak (batez ere, gertaeren poetikari lotutakoak) iristeaz gain, jende asko hurreratu zen. Espazioa aktibatzeko modua kontuan hartuta, ekitaldi hau gure herrialdeko arte publikoaren gertaera nagusitzat har daiteke. 1972ko uda hartan, Nafarroako hiriburua ibilbide artistiko baten lehenengo egoitza izan zen. Ondoren, mugimendu hori Spoletoko Jaialdira, Kasselgo Documenta 5-era eta Veneziako XXXVI Bienalera hedatu zen.

Beste ekitaldi batzuetan ez bezala, finantzaketa pribatua izan zen –Grupo Huarte- eta Grupo Aleak antolatu zuen, zehatz esanda, Luis de Pablo konpositoreak eta José Luis Alexanco artistak zuzendutako talde txikiak. Testuinguru historiko hartan ekitaldiaren ezaugarriak izaera paradoxikoaren adierazgarri dira: batetik, diktadura frankistaren menpe, ekimen pribatuari esker soilik egin ahal izan zen neurri hartako ekitaldia eta, bestetik, finantzaketa pribatu horri esker zerbitzu publiko moduan egituratu zen, hirirako opari moduan, izaera dibulgatibo, doako eta festiboarekin.

Erakusketa

Kronologiari erreparatuz, ibilbidea zortzi egunetan egituratuta dago, eta egun bakoitzean zer gertatu zen kontatzen da, 1972ko ekainaren 26a eta uztailaren 3a bitartean. Nafarroako Museoko eta Ziudadelako aretoetan eskainitako ibilbidean, jatorrizko piezak (neurri handian izaera galkorra izateagatik dokumentatuak) eta artxiboko materiala txandakatzen dira. Historiaren ikuspegitik esanguratsuak diren lanak eta material dokumentala aurkezten da: argazkiak, filmak, soinu-piezak, prentsako zatiak, idazkiak...

Topaketen inguruko ibilbide honen aurretik, bi areto bisitatzen dira: lehenengoa finantzatzaileen jarduerei eskainita dago, hots, Grupo Huarteri; eta bigarrenean antolatzaileen jarduerei, hots, Grupo Aleari. Bestalde, Muestra de Arte de Vasco Actual, Centro de Cálculo eta Poesía visual y fonética en la cúpula neumática atalek espazio berezitua dute ibilbidean.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa