(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Familia, Haurtzaro eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak hamabi prestakuntza tailer antolatu ditu osteguna, 2010.eko martxoak 25

Helburua da gurasoei egoera zailak eramaten laguntzea


Familia, Haurtzaro eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak familientzako hamabi prestakuntza tailer antolatu ditu 2010erako. Tailerren helburua da gurasoei une edo egoera zailak eramaten laguntzea, dauzkaten tresnak egoera berrietarako nahikoa ez direnean.

Interesatuek, izena emateko, 948278074 telefono zenbakira deitu besterik ez dute, goizeko 9.30etik eguerdiko 14.00etara.

Prestakuntza jarduera horiek antolatzen dituzte Familia, Haurtzaro eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak Kamira sozietate kooperatiboarekin 2009ko otsailean sinatu zuen kontratuaren barruan, familiei laguntzeko zerbitzuak gestionatzeko: familia orientazioa eta terapia, familia bitartekotza, eta prestakuntza. 

2009an hamahiru prestakuntza saio egin zituzten, bina ordukoak. Saio horietatik bederatzi Familia Atalak eta Familia Orientazio, Bitartekotza eta Prestakuntza Zerbitzuko profesional taldeak proposatu zituzten; eta gainerako lauak Adingabeen Babeserako Atalak, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren laguntzarekin.

Prestakuntza saioetan gai hauek landu zituzten: “Haurren dolua”, "Haurrei mugak nola jarri: gurasoei seme-alabak hezten laguntzea”, “Nerabeei mugak nola jarri: nerabezaroa, ur nahasietan nabigatzea”, “Bikoteen krisiak: nola ulertu eta hobeto bikote harremana" eta “Nola azaldu haurrei gurasoak banantzera edo dibortziatzera doazela".

Trebakuntza plan horretan, halaber, bi mahai-inguru egin zituzten, gai honen inguruan: “Bereizketaren ondoren seme-alabak zaintzeko jagoletza motak”. Mahai-inguruak Familia, Haurtzaro eta Kontsumo zuzendari nagusiak moderatu zituen eta parte hartu zuten Iruñeko 3. zenbakiko Epaitegiko eta Tuterako 4. zenbakiko Epaitegiko titularrek eta Familian Babesteko Zerbitzuko profesionalek. Prestakuntza jarduera horietara 232 lagun bertaratu ziren.

Dokumentazioa:
Programa 2010
Adolescentes
Separaciones
Limitaciones
Hombres separados

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa