(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2,25 milioi euro emango dizkie udal musika eskolei osteguna, 2010.eko martxoak 25

Diru hori izango da mantentze-laneko eta funtzionamenduko gastuak ordaintzeko


Nafarroako Gobernuak 2.250.000 euro emango dizkie udal musika eskolei eta eskola horien mendeko erakundeei, mantentze-laneko eta funtzionamenduko gastuak ordaintzeko.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean (35. zenbakia, 2010eko martxoak 19) argitaratutako deialdiaren arabera, diru-laguntza horiek jaso ditzakete foru erkidegoko udal eskoletako titularrek, betiere Hezkuntza Departamentuaren Musika eta Dantza Eskolen erregistro berezian izena emanda badaude. 

Eskolei diru-laguntzak emateko kontuan hartuko dute joan den ikasturtean eskolan ikasi ondoren oraingo ikasturtean estatuko zentroetan Lanbide Hezkuntzako edo Goi Mailako Hezkuntzako musika ikasketak egiten ari diren ikasleak (ikasle bakoitzeko 1.200 euro eta guztira, gehienez, 100.000 euro). Aintzat hartuko dute, halaber, ikasturte honetan eskolan matrikulatutako ikasle kopurua eta ikasleei dagozkien musika tresnak. Zenbateko osoak ezin du izan 2009an eskolako erakunde titularrak jasotakoa baino handiagoa, ezta eskolaren gastuen aurtengo hasierako aurrekontuaren %33 baino handiagoa ere. 

Eskariak aurkezteko azken eguna apirilaren 9a da. Interesatuek eskaria eta dagokien dokumentazioa aurkeztu behar dute (ikasleen zerrenda, 2009an egikaritutako aurrekontua, ikasturte honetarako tarifak, e.a.) Hezkuntza Departamentuaren Erregistroko Irakaskuntza Artistikoen Atalean (Santo Domingo aldapa z/g, Iruña), Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 legean ezarritako bulegoren batean edo posta elektroniko bidez. 


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa