(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta Fiskaltzak koordinazio batzorde bat sortu dute ostirala, 2010.eko martxoak 26

Batzordea sortzeko hitzarmena Caballero kontseilariak eta Nafarroako fiskal gorenak, Javier Muñozek, sinatu dute


Kontseilaria eta fiskal gorena, akordioa sinatzeko ekitaldian.

Nafarroako Gobernuak eta Fiskaltzak koordinazio batzorde bat sortu dute ( irudia handitu )

Foru erkidegoko Administrazioak eta Nafarroako Fiskaltza Nagusiak koordinazio batzorde misto bat sortu dute gaur, Nafarroa Jauregian. Batzorde hori lankidetza instituzionalerako eta laguntza teknikorako organoa izango da. Organo horren zeregina izango da foru erkidegoko Ministerio Fiskalaren giza baliabide eta baliabide material eta ekonomikoen gaineko txostenak eta proposamenak egitea.

Batzorde sortzeko hitzarmena sinatu dute lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilari Javier Caballero Martinezek eta Nafarroako foru erkidegoko Fiskaltzako fiskal goren Francisco Javier Muñoz Cuestak. Batzordean bi administrazioek kide kopuru berbera izango dute eta erabakiak adostuta hartuko dituzte. 

Batzordearen zeregina izango da gai hauen gaineko txostenak eta proposamenak egitea: giza baliabideak; programa informatikoak eta tresnen eguneratzea; lokalak eta bulegoak; Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuarentzako eta Ministerio Fiskalarentzako dokumentu eta argitalpen interesgarriak; lankidetza hitzarmenak; eta prestakuntza jarduera espezifikoak, besteak beste. 

Bi alderdiek hitzarmena sinatuko dute, hain zuzen, Ministerio Fiskalaren lurralde antolaketa asko aldatu delako azken bi urteetan. Izan ere, 2007an onarturako legea medio, Fiskaltzak autonomia gehiago dauka organo konstituzional gisa; lege horren arabera, gainera, lurralde antolamendua autonomien estatutuari egokitu behar zaio. 

Legearen ondorio gisa, besteak beste, Nafarroako Aurrekontu Orokorretan Fiskaltzako gastuetarako partida berezi bat jarri dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren gastuetatik aparte, ahal den heinean (Iruñean, adibidez, eraikin berean daude). Hala, Aurrekontuetan 370.450 euro jarri dituzte Ministerio Fiskalarentzat, gai hauetarako: funtzionarioen ordainsariak, tresna eta prozesu informatikoak, bulegorako materiala eta altzariak, adituen txostenak eta itzulpenak, lokomozioa, bilerak eta hitzaldiak, e.a. 

Ministerio Fiskalaren Estatutu Organiko berrituaren arabera, Fiskaltzak elkarlanean aritu behar du justizia arloan eskumenak dituzten autonomia erkidegoekin eta, gainera, Justizia Administrazioarekin zerikusia duten gaiak aztertzeko eta eztabaidatzeko eta ikerlanak egiteko osatzen diren lankidetza organoetan parte hartu behar du. Fiskaltzak hitzarmenak egin ditzake autonomia erkidegoekin, estatuko fiskal nagusiaren baimena ematen badu.

Batzordeko kideak 
 
Koordinazio batzorde mistoko buruak Caballero kontseilaria eta Nafarroako fiskal gorena, Javier Muñoz, izango dira, seihileko batean bat eta bestean bestea. Batzordeko kideak dira, baita ere, Fiskaltzaren aldetik, Jose Luis Bueren Roncero, estatuko fiskal nagusiari laguntzeko unitateko fiskalburua; eta Jose Antonio Sanchez Sanchez-Villares eta Ana Cuenca Ruiz, Nafarroako foru erkidegoko Fiskaltzako fiskalak.

Eta Nafarroako Gobernuaren aldetik, Justizia zuzendari nagusia, Roberto Rubio Torrano; Justiziako Zerbitzu Juridiko eta Administratiboko zuzendaria, Alfredo Amestoy Ibarra (idazkaria izango da); eta Justizia Administrazioa Modernizatzeko Zerbitzuko zuzendaria, Carolina Delgado Gomez.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa