(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Erriberako garapen turistikorako plana hitzartu du EDER partzuergoarekin ostirala, 2010.eko martxoak 26

Agirian Nafarroako eremu horretako turismo eskaintza modu eraginkorragoan sustatzeko oinarriak eta estrategiak bildu dituzte


Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Turismo Departamentua medio, Erriberarako plan estrategikoa hitzartu du EDER partzuergoarekin, gaur goizean Tuteran egindako bileran. Agirian Nafarroako eremu horretako turismoa sustatzeko oinarriak eta estrategiak bildu dituzte.

Dokumentua sinatzeko ekitaldira bertaratu dira, Nafarroako Gobernuaren aldetik, Juan Ramon Corpas kontseilaria eta Carlos Erce, Turismo arloko zuzendaria; eta EDER partzuergoaren aldetik partzuergoaren Batzorde Betearazleko burua, Rafael Remirez de Ganuza, eta partzuergoko gerentea, Yolanda Marco.

Plan estrategiko hori Nafarroako Produktu Turistikoak Garatzeko Planaren esparruan antolatu dute; azken plan horren helburua da foru erkidegoko dinamika turistikoa bultzatzea eta indartzea. Horretarako, planean ezarrita dago Nafarroako hamalau eskualde turistikoetarako plan operatibo bana egitea. 

Plan estrategikoan Erriberako marka turistikoan nagusi diren produktuak sustatzeko estrategiak jaso dituzte; produktu horiek dira, adibidez, Bardea, ibilbide zistertarra, Ebro ibaia eta haren ibaiadarrak, eta barazkiak. 

Planean, gaur egun eremuko turismoa zertan den azaldu ondoren, ikuspegi estrategia zehaztu dute, hau da, Erribera helbide turistiko gisa garatzeko neurriak jarri dituzte. Planaren hirugarren fasean bost produktu nagusi zehaztu dituzte eta produktu horiek sustatzeko zer egin behar den azaldu dute. 

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa