(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak 2010eko Kirol Babesaren Sariak eman ditu ostirala, 2010.eko martxoak 26

Ekitaldian Alejandro Blanco Bravo Espainiako Batzorde Olinpiarreko presidentea egon da


Transcripción textual del video

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko Lehendakariak elitean ez dauden kirol taldeen ilusioa, ahalegina eta gainditzeko nahia azpimarratu ditu, eta enpresei eskerrak eman dizkie, kolektibo horiei krisi-aldian babesa emateagatik. Jarraian, Alejandro Blanco Bravo Espainiako Batzorde Olinpiarreko presidenteak Nafarroako Gobernuak kirolarekin duen konpromisoa nabarmendu du.

Sanz Lehendakariak kirol babesaren sariak eman ditu. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko Lehendakaria; Alejandro Blanco Bravo Espainiako Batzorde Olinpiarreko presidentea; María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria eta José Javier Esparza Nafarroako Kirol Institutuko zuzendari kudeatzailea 2010eko Kirol Babesaren Sariak emateko ekitaldiaren buru izan dira. Irabazleak Helvetia Seguros, Ferretería Luga, Plazaola Gestión Integral, Super Herti eta Almacenes Beton dira.

Sanz Lehendakariak azpimarratu ditu krisi ekonomikoaren uneetan ekipo txikiak babesten dituzten enpresen zeregina, eta haien konpromisoa eta “aurrerapenari eta gizarte-garapenari” egindako ekarpena. Kirol ekipoei dagokienez, haien “ilusioa, ahalegina, lana eta gainditzeko nahia” modu positiboan baloratu ditu.


Bestalde, Alejandro Blancok Nafarroako Gobernuaren eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren zeregina azpimarratu du, kirolean aritzearen eta kirolaren balioen mesedetan. Ildo horretatik, Blancok nabarmendu du 2009an 1.137 babes-kontratu sinatu zirela, 12 milioi euro guztira.


Sanz Lehendakaria eta García Malo kontseilaria, enpresa irabazleetako ordezkariekin batera. ( irudia handitu )

Helvetia Seguros enpresak Kirol Babesaren Sarietan Urrezko Aipamena jaso du; Zilarrezko Aipamenak Ferretería Luga Droguería eta Plazaola Gestión Integral enpresentzat izan dira, eta Brontzezko Aipamenak, Super Herti, SL eta Almacenes Beton enpresentzat. Guztira 69 proposamen aurkeztu ziren.

Helvetia Seguros Helvetia Anaitasuna eskubaloi-taldearen babesle nagusia da, Zilarrezko Ohorezko Dibisioan, eta klubaren gizarte-bizitzari eta kirol-eskolei lotutako mota guztietako ekitaldietan lankidetzan aritzen da. Lau urtez eskaini du babesa eta beste bi urte geratzen zaizkio. AEDONA elkartearen babeslea ere izan da Iruñeko kirol-klub pribatuetan plastikozko poltsak kentzeko.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa