(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Iruñeko eskualdeko ibai parkeari 47,3 kilometro gehitzea onartu du astelehena, 2010.eko martxoak 29

Olgetarako, kirola egiteko eta aisiarako 25 eremu jarriko dituzte


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuko eledunak, Alberto Catalanek, azaldu du Iruñeko Eskualdeko Ibai Parkea Handitzeko Udalaz Gaindiko Plan Sektorial zertan den. Sei zati berriak Arga, Elortz, Sadar, Ultzama eta Urbi ibaien ondoan egongo dira. Era horretan, parkea Ostitz, Zubiri, Uztarroze, Dorre-Elortzibar eta Etxarriraino eta Zoliako urmaeleraino helduko da.

Alde horretatik, Gobernuaren eledunak azpimarratu du lan horien helburua dela ibaien inguruan aisiarako eta kirola egiteko eremu gehiago jartzea herritarrentzat, eta ekimen hori Nafarroak ingurumenaren alde egiten duen lanaren isla dela.

Arga ibaiko ibilbidea

Iruñeko eskualdeko ibai parkeari 47,3 kilometro gehiago jarriko dizkiote.

Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak Iruñeko Udaleko Ibai Parkea Handitzeko Udalaz Gaindiko Plan Sektorial bat (UGPS) onartu du. Proiektu hori Iruñeko Eskualdeko Mankomunitateak sustatu du, Arga ibaiaren eta haren adarren inguruan 47,3 kilometro gehiago egokitzeko eta dagoeneko antolatutako guneak lotzeko. Sei zati berriak Arga, Elortz, Sadar, Ultzama eta Urbi ibaien ondoan egongo dira. Era horretan, parkea Ostitz, Zubiri, Uztarroze, Dorre-Elortzibar eta Etxarriraino eta Zoliako urmaeleraino helduko da.

Handitze horren ondoren, ibai parkeak 81 kilometro luze izango ditu eta herrien arteko komunikazioa hobea izango da, ibilbidea, 2,5 eta 3 metro artekoa, ibaiertzean egingo dutelako; era horretan, gainera, oinezkoek eta txirrindulariek batera ibili ahal izango dute. Ibilbidea ez eteteko, behar den lekuetan pasabideak, trenbide pasaguneak, zubi azpiko pasabideak eta abar jarriko dituzte. Proiektuaren helburu nagusiak dira, herritarrek gozatzeaz gain, ibai inguruko ingurumen baldintzak hobetzea eta neurri zuzentzaileak hartzea.



Gauzak horrela, ibai eta zati hauetan egingo dituzte lanak:

- 1. zatia: 5 kilometro Ultzama ibaian, Ostitzetik Soraurenera, gaur egungo ibai parkeraino.

- 2. zatia: 7,8 kilometro Arga ibaiaren goialdean, Zubiritik Irotzera.

- 3. zatia: 4,2 kilometro Urbi ibaian, Uztarrozetik Uhartera arte.

- 4. zatia: 5 kilometro Sadar ibaian, Zoliako urmaeletik Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Campusera arte.

- 5. zatia: 12 kilometro Elortz ibaian, Dorre-Elortzibarren goialdetik Sadar ibaiaren elkarguneraino.

- 6. zatia: 13 kilometro Arga ibaiaren behealdean, Etxauritik Barañaingo ibai parkera arte.


Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Proyecto del río Sadar a su paso por Mutilva

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa