(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ia 3 milioi euroko laguntza bideratu da nekazaritzako elikagaien hamaika industriara astelehena, 2010.eko martxoak 29

Enpresa horiek 19,3 milioi euroko inbertsioak egingo dituzte Nafarroako nekazaritza-produktuak hobetzeko


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuko eledunak nekazaritzako elikagaien hamaika industriari emandako laguntzen garrantzia azaldu du. Laguntzak 2,94 milioi eurokoak izan dira. Catalánek gehitu duenez, diruz lagundutako enpresek 19,3 milioi euroko inbertsio osoa egingo dute Foru Komunitateko nekazaritzako produktuak eraldatu eta merkaturatzeko baldintzak hobetzeko.

Nafarroako Gobernuak gaurko saioan 2,94 milioi euroko gastua hitzartu du nekazaritzako elikagaien hamaika industriari laguntzeko. Industria horiek 19,3 milioi euroko inbertsio osoa egingo dute Foru Komunitateko nekazaritza-produktuak eraldatu eta merkaturatzeko baldintzak hobetzeko.

Deialdiko oinarrien arabera, ‘laguntza’ 17,5 milioi eurokoa zen. Kopuru horretatik Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak 2,94 milioi euroko diru-laguntza eman du. Kopuru hori 2011n ordainduko da.

Hauek dira enpresa onuradunak: Disal SL, Imarkoaingoa; Laderas de Montejurra SL, Deikaztelukoa; Iberfruta-Muerza SA, Azagrakoa; Alimenco SA, Milagrokoa; B.S. Cocinados SL, Corellakoa; Ultracongelados Virto SA, Azagrakoa; Bodegas Julián Chivite SL, Cintruénigokoa; Huerta de Peralta SAT 413, Azkoiengoa; Hermanos Cirauqui SL, Funesgoa; Anko SL, Cadreitakoa; eta SCC Campión Gamboa Aitor eta Gamboa de Miguel, Arruazukoa. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak emandako batez besteko laguntza %19,7 da.


Aipatzekoa da diru-laguntza honen eskaera urte osoan irekita dagoela. Beraz, hamaika industria horiei beste industria batzuk gehituko zaizkie datozen hilabeteetan. 2009an 21,3 milioi euroko laguntzak eman zitzaizkien 56 enpresari.

Dokumentazioa:
Enpresa onuradunen zerrenda.pdf

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa