(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 105.600 euro jarriko ditu Sarrigurengo ikastetxean kirol anitzeko pista bat egiteko astelehena, 2010.eko martxoak 29

Ikastetxeko jolastokiaren parte bat estali eta kirola egiteko prestatuko dute


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak 105.600 euro jarriko ditu Sarrigurengo Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoan (Eguesibarren) kirol anitzeko pista bat egiteko. Alberto Catalanek adierazi du obrak zertan diren. Funtsean, ikastetxeko jolastokiaren parte bat estali eta hainbat kirol egiteko prestatuko dute.

Horretarako, Nafarroako Gobernuak eta Egueseko Udalak lankidetza hitzarmen bat sinatuko dute. Foru Gobernuak obren zenbatekoa ordainduko du Udalak lanak amaitu dituztela egiaztatzen duenean.

Nafarroako Gobernuak 105.600 euro jarriko ditu Sarrigurengo Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoan kirol anitzeko pista bat egiteko. Zehazki, ikastetxeko jolastokiaren parte bat estali eta hainbat kirol egiteko prestatuko dute: areto futbola, eskubaloia eta saskibaloi txikia, besteak beste.

Izan ere, Hezkuntza Departamentuaren asmoa da foru erkidegoko ikastetxe publikoetan ahalik eta instalazio onenak jartzea, kirola egiteko instalazioak barne, ikasleek kalitate oneko irakaskuntza jaso dezaten bermatze aldera.

Horretarako, Nafarroako Gobernuak eta Egueseko Udalak lankidetza hitzarmen bat sinatuko dute; hitzarmeneko testua gaur goizeko bileran onartu dute. Dokumentuaren arabera, Foru Gobernuak 2012ko aurrekontuaren kargura jarriko du aipatu zenbatekoa; beraz, Udalak ordainketa jasoko du obrak amaitu direla ziurtatzen duenean.

Jolastokia estaltzeko lanak egingo dituzte ikastetxeko irakaskuntza ez eragozteko moduan. Proiektua idaztea eta kontratatzea eta obrak zuzentzea eta egikaritzea Egueseko Udalaren erantzukizuna izango da. Hezkuntza Departamentuak, bere aldetik, prozesu guztia ikuskatuko du. 

Sarrigurengo ikastetxe publikoa

Sarrigurengo Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxea eraikitzeko lanak joan den udaran amaitu zituzten eta ikastetxea 2009ko irailean jarri zuten martxan, ikasturte hasieran.

Ikastetxeak bi eraikin dauzka. Eraikin nagusiak etxabea eta solairua dauzka (3.910 m²); hor daude guztiek erabiltzeko eremuak eta Lehen Hezkuntzari dagozkionak. Bigarren eraikinak solairu bakarra dauka, etxabea (884 m²), Haur Hezkuntzako ikasleentzako baita. Ikastetxeko jolastoki nagusia (2.250 m²) bi eraikin horien artean dago eta jolastoki horretan egingo dute kirol anitzeko pista. Haur Hezkuntzako ikasleek beste jolastoki bat dute (450 m²) eta berdegune bat ere badago (1.347 m²). Horrez gain, hogei ibilgailurentzako aparkaleku bat dago (500 m²).

Haur Hezkuntzako eraikinean bederatzi gela arrunt eta psikomotrizitate gela bat daude, baita bi komun multzo ere, haur txikientzako prestatuak. Lehen Hezkuntzako eraikinak hemezortzi gela arrunt, sei banaketa gela, hiru hizkuntza gela, informatika gela bat, musikarako beste bat eta erabilera askoko gela bat dauzka. Horiez gain, dauzka liburutegia, jangela, gimnasioa eta erabilera komunetarako beste eremu batzuk: atezaintza; zuzendaritzako, administrazioko, idazkaritzako eta gurasoentzako bulegoak; irakasle gela; biltegia; garbiketa gela; eta komunak.

Ikastetxean Haur eta Lehen Hezkuntzako hiru lerro dauzkate eta beste bat ere eman dezakete. Ikasturte honetan 378 ikasle daude matrikulatuta: 180 Haur Hezkuntzan eta 198 Lehen Hezkuntzan. Horren harian, 274 ikasle A eta G ereduetan (gaztelaniazkoetan) daude eta 56 D ereduan (euskarazkoan). Gainerako 48 ikasleei eskolak gaztelaniaz eta ingelesez ematen dizkiete.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa