(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak Elizondoko Jorge Oteiza Museo Etnografikoaren eraberritzea inauguratu du (Baztan) astelehena, 2010.eko martxoak 29

Zentroan Javier Ciga pintorearen erakusketa iraunkorra ikusi ahal izango da


Sanz Lehendakariak Elizondoko Jorge Oteiza Museo Etnografikoaren eraberritzea inauguratu du (Baztan). ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko Lehendakariak Jorge Oteiza Museo Etnografikoaren eraberritzea inauguratu du Elizondon (Baztan), Javier Ciga pintorearen (1877-1960) lanak hartzeko egokitu baita. Jardun horrek bat egin du artistaren heriotzaren berrogeita hamargarren urteurrenarekin. Lanok egiteko, Kultura eta Turismo Departamentuak 124.553,85 euroko diru-laguntza eman du, ia-ia proiektuaren ehuneko ehun.

Sanz Lehendakariak azpimarratu duenez, “Javier Ciga Nafarroako XX. mendeko artista handienetako bat da”, eta “museo aipagarri hau lortzeko Ciga Fundazioaren eta Baztan Udalaren ekimenak bat egiteko ideia handia” nabarmendu du.

Ciga Fundazioak Baztan Udalari pintura-bildumaren atal bat laga dionez, Jorge Oteiza Museoa eta erakusketa etnografikoa, 2004an inauguratua, berritu behar izan dira. Margotze-lanak, lurzoruak, segurtasuna eta standak eta erakusketako piezak kendu dira, besteak beste. Horren ostean, museo-muntaketa berrian elkarrizketa ezar daiteke pieza etnografikoen eta artistaren lanen artean, batez ere izaera konstunbista dutenekin eta Cigak islatutako baztandar izaerako tipo eta adierazpenekin. Modu horretan, museoak bisitariari haranaren iraganetik ibilbide iradokitzailea egiteko aukera ematen dio; erakusketa modu bikoitzean da erakargarria, ahanzturatik berreskuratutako lanabesak behatzearekin batera horiek biltzen dituzten eszenak ere ikus daitezke eta. Kultura eta Turismo Departamentuak aholkularitza teknikoa eman du (planifikazioa, erakusketa etnografikoaren birdefinizioa, etab.).

Erakusketa iraunkorra 61 lanek osatzen dute (47 olio, akuarela 1, 12 marrazki arkatzez eta ikatz-marrazki 1). Nafarroako Gobernuak Nafarroako Museoko bildumatik bederatzi koadro laga ditu, xede honetarako zaharberritu direnak.

Inaugurazio-ekitaldian hurrengo hauek ere egon dira: Juan Ramón Corpas Mauleón Kultura eta Turismo kontseilaria; Virginia Alemán Arrastio Baztango alkatea; Fundazioko kideak, Pello Fernández Oyaregui idazkariak ordezkatuta; eta Ana Mari Marín Museoko Lagunen Elkarteko presidentea, baita Gurutze Ciga bizirik geratzen den artistaren alaba bakarra. Museoak Baztango monumentu megalitikoei buruzko areto bat ere girotu du.

Cigaren lanen ibilbidea

Cigaren bilduma Museoko lehenengo eta bigarren solairuen artean banatuta dago. Lehen solairuan artistak Iruñako Euskal Zentrorako Pariseko egonaldian, 1914an, margotu zituen formatu handiko lau lan daude. Lanok ukitu narratibo eta dekoratibo handia dute, eta Navarro Villoslada miretsiaren ‘Amaya o los vascos en el siglo VIII’ lanean oinarrituta daude. Koadro horietan tematika historikoa eta kostunbrista nahasten dira, gorespen etnografikoaren ildotik, garai hartako postulatu estetiko eta ideologikoekin bat etorriz. Lan hauek dira: ‘Bajo el árbol de Jauregizar’ –eduki sinbolikoa-, ‘Proclamación del Primer rey de Navarra’ eta eduki etnografikoa duten beste bi lan, ‘Salida de Misa’ eta ‘Sokadantza’. Era berean, 1910eko ‘Artzaia/Pastor’ lana ere badago.

Bigarren solairuan familiaren erretratuak, San Fernando Akademiaren lanak eta Pariseko etapakoak (1912 – 1914 ), eta eszena kostunbristak eta Baztango paisaiak daude, espetxean margotutako marrazkiak eta lan aipagarriak, hala nola ‘Retrato del doctor Guillermo Balda’, ‘Combinación de la ruleta’, ‘Sagardien’ eta ‘Elizondoko Neskatxak’ eta ‘Estudio’. Azken lan hori ikatz-marrazkia da, eta horri esker San Fernando Akademiako urrezko domina irabazi zuen.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Sanz Lehendakariaren hitzaldia

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa