(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako abiadura handiko trenaren igarobidea eraikitzeko lankidetza hitzarmena apirilaren 9an sinatuko dute Nafarroako eta Espainiako Gobernuek asteartea, 2010.eko martxoak 30

Hitzarmenaren arabera, Castejon eta Iruña arteko zatia egiteko 675 milioi euro beharko dituzte


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuko Lehendakari Miguel Sanz Sesmak jakinarazi du abiadura handiko trenaren igarobidearen Castejon eta Iruña arteko zatia eraikitzeko hitzarmena apirilaren 9an sinatuko dutela, Iruñean, Nafarroako eta Espainiako Gobernuek. Sanz Lehendakariak adierazi du Espainiako Gobernuarekin adostutako hitzarmenak Nafarroako jarritako hiru baldintzak betetzen dituela: obrak 2011n hastea, proiektuko gastuak Hitzarmen Ekonomikoaren barruan egitea eta Nafarroak obretarako 60 milioi euro baino gehiago ez jartzea.

Abiadura handiko trena

Abiadura handiko trena. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak gaur hartu du aintzakotzat Zaragoza eta Iruña arteko abiadura handiko trenbidea eraikitzeko eta trenbide horretan hainbat jarduera egiteko bi hitzarmenak, Nafarroako Kontseiluari txostena egin dezan eskatzeko eta gero txosten hori Nafarroako Parlamentura bidaltzeko, han baimena eman dezaten. Hitzarmen horiek Foru Erkidegoko Administrazioak, Estatuko Administrazio Orokorrak eta Administrador de Infraestructuras Ferroviarias (ADIF) erakunde publikoak sinatuko dituzte.

Hitzarmenak apirilaren 9an sinatuko dituzte, Iruñean; ekitaldi horretako buruak izango dira Nafarroako Gobernuko Lehendakaria, Miguel Sanz, eta Sustapen ministroa, Jose Blanco.

Helburua da Zaragoza eta Iruña arteko abiadura handiko trenbidea eraikitze aldera, Estatuko Administrazio Orokorraren, Foru Erkidegoko Administrazioaren eta ADIFen arteko lankidetzarako baldintzak ezartzea. Zati hori 2015ean jarriko dute martxan, Kantauri aldetik Mediterraneorako igarobidearen foru erkidegoko lehen fase gisa.

Lehen hitzarmena obren finantzazioari buruzko da; eta bigarrena alderdi bakoitzak eraikuntza proiektuan dauzkan erantzukizunen gainekoa.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Tabla de financiación del Corredor Navarro del TAV

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa