(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Gastu Publikoa Kontrolatzeko Plana abian jarri du, zerbitzuak eta krisiaren aurkako neurriak bermatuz eta defizita sortu gabe asteartea, 2010.eko martxoak 30

Ekimen hau Gobernuaren eta PSNren arteko Aurrekontu Akordioaren barruan sartzen da, 2010ean gastuak eta diru-sarrerak egokitzeko


Nafarroako Gobernuak Gastu Publikoa Kontrolatzeko Plana abian jarri du, zerbitzuak eta krisiaren aurkako neurriak bermatuz eta defizita sortu gabe.

Nafarroako Gobernuak 2010ean Gastu Publikoa Kontrolatzeko Plana onetsi du, zerbitzu asistentzialak, batez ere osasun arlokoak, eta ekonomia bultzatzeko neurriak bermatzeko, kontu publikoetan desorekarik eragin gabe. Plana Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Alderdi Sozialistaren artean 2010erako sinatutako Aurrekontu Akordioaren eta joan den martxoaren 15ean Nafarroako Gobernuaren eta PSNren artean sinatutako Aurrekontu Akordioaren jarraipen-bileran lortu zen akordioaren barruan sartzen da. Azken horren garapena datozen egunetan gauzatuko da. Bi alderdien arabera gastu publikoaren kudeaketa zorrotza egin behar da. Horretarako, 2010eko gastuekin ekitaldi honetan erregistratutako aurrekontu-sarrerak ez gainditzeko helburua ezarri da.

Gastu Publikoa Kontrolatzeko Plana abian jartzeko, Bigarren presidenteordeak eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak Foru Agindua eman du. Horren arabera, Nafarroako Aurrekontuaren %97,7 gauzatuko da, eta gainerako %2,3 2010ean sortzen diren gastuei aurre egiteko geratuko da. Modu horretan, 2010eko Gastu Publikoa Kontrolatzeko Planaren bidez aurten zergen bidez eta zor publikoaren jaulkipenaren bidez lortzen diren sarreren eta egingo diren gastuen arteko oreka lortu nahi da.

%97,7ko helburu orokor horren barruan, ehunekoa desberdina da Departamentu bakoitzerako. Esaterako, Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamenturako %94,7 finkatu da, eta Hezkuntza Departamenturako, %99,5.

Hona hemen Departamentuen araberako betearazpen-helburua:

Hezkuntza Departamentua %99,52
Osasun Departamentua %98,67
Toki Administrazio Departamentua %98,27
Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentua %97,79
Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua %97,64
Ekonomia eta Ogasun Departamentua %97,40
Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentua %96,99
Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentua %96,04
Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentua %95,34
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua %95,33
Vianako Printzea Erakundea – Kultura eta Turismo Departamentua %94,78
Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentua %94,66

Nafarroako Gobernuaren Departamentuak izango dira kasuan kasuko aurrekontuen betearazpen muga kudeatzearen arduradunak. Hala ere, prozedura horrek inola ere ez ditu ukituko Nafarroako Gobernuaren betebehar saihestezinak, funtsezko zerbitzu publikoak, sarrerak lortu edo gauzatzeari lotutako betebeharrak eta krisiaren aurkako neurriei dagozkien kredituak.

Gogoan izango denez, Nafarroako Foru Komunitatea da Espainian Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren aldetik 2010erako aurrekontuarentzat oniritzia jaso duen autonomia-erkidego bakarra. Ildo horretatik, Foru Gobernuak onetsitako Gastu Publikoa Kontrolatzeko Planaren bidez, Nafarroakk aurrekontu-egonkortasunaren helburua betetzen jarraitu behar du, nazioan lortutako konpromisoen barruan.

Era berean, gastua kontrolatzeko plan hau bateragarria izango da aurrerago Zerga eta Finantza Politikako Kontseiluan har daitezkeen erabakiekin, Nafarroaren eta Estatuaren artean itundutakoekin eta PSNrekin lotutako Aurrekontu Akordioaren edukiarekin. Jardun honen bidez, akordioa osorik betetzea bermatu nahi da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa