(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Eskualdeko hiri-garraioaren flota etengabe lokalizatuta izateko sistema aurkeztu da asteartea, 2010.eko martxoak 30

SAEIk GPS teknologia erabiltzen du zerbitzuaren egoera monitorizatzeko eta ustiaketa kudeatzeko


Hiri-garraioa

Garraioko arduradunak geltoki batean. ( irudia handitu )

Laura Alba Cuadrado Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak eta Javier Torrens Alzu Iruñerriko Mankomunitateko presidenteak SAEI Sistema aurkeztu dute, 2010eko Eskualdeko Hiri Garraioaren Planaren berritasun nagusi gisa. SAEI sistemari esker, Eskualdeko Hiri Garraioaren flota etengabe lokalizatuta izan daiteke eta benetako denboran ustiatzea kudeatu daiteke, zerbitzuaren errealitatera egokituz.

SAEI abian jarrita autobus bakoitzaren kokapen zehatza jakin daiteke GPS teknologiaren bidez, eta informazio hori zerbitzari zentraletik kontrolatzen da. Modu horretan, zerbitzu osoaren egoera monitorizatu eta linea bakoitzaren aurrerapenak, atzerapenak eta intzidentziak kontrolatu daitezke.

Gaur egun 34 pantaila daude, bost gehiago konektatzeko daude eta uztailean 70 izango dira guztira, hau da, garraioaren erabiltzaileen %65i estaldura emango zaie. Epe luzera, erabiltzaileen %85engana iritsi nahi da.

Hasieran, sistemak pantailen bidez villavesa autobus bakoitzari zenbat itxaron behar zaion jakinaraziko du.

Era berean, ibilgailuetako eta geltokietako tenperaturari eta hezetasunari buruzko informazioa emango du. Teknologia hori villavesa autobus guztietan ezarrita dago eta geltoki guztietan informazio-pantaila dago.

Apirilean abian jarriko den hurrengo zerbitzua autobusen barruko informazio-pantailak dira. Pantaila horietan garraio-sarean dauden eta kasuan kasuko linea uki dezaketen intzidentziei buruzko informazioa agertuko da.

Horrez gain, geltokietan eta autobusetan bozgorailuak jarri dira mezuekin, etorkizunean itsuei informazioa eskaini ahal izateko. Bozgorailu horiek urrutiko kontrolaren sistema erabiliz aktibatuko dira. Geltokietan bluetooth sistema ere jarri da, eta horri esker, informazio-edukia erabiltzaileen mugikorretara bidali ahal izango da.

Amaitzeko, SAEI sistemari esker, etorkizunean erabiltzaileek sarearen egoera benetako denboran kontsultatu ahal izango dute webaren bidez, eta hautatzen duten lineako intzidentzia garrantzitsuenei buruzko informazioa SMS edo posta elektronikoaren bidez jaso ahal izango dute.

Alba kontseilariak nabarmendu duenez, Gobernuak konpromisoa du herritarrei eskainitako “hiri-garraioaren zerbitzua kalitatezkoa, irisgarria eta jasangarria izan dadin. Aurreko hori Eskualdeko Hiri Garraioaren plan desberdinen dedikazio, gauzatze eta betearazpenaren bidez zein ahalegin ekonomiko garrantzitsuaren bidez islatzen da, zerbitzuaren defizitaren %65 finantzatzen baita”. Nafarroako Gobernuak ekitaldi honetan Iruñerriko Hiri Garraiora 6.566.559 euroko zenbatekoa bideratu du.

Dokumentazioa:
Geltokiak pantailekin

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa