(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 9 milioi euro bideratu ditu Toki Inbertsioen Aparteko Planera asteartea, 2010.eko martxoak 30

Funts horien bidez oinarrizko zerbitzuen azpiegiturak eta toki entitateen herri-lanak finantzatzen dira


Transcripción textual del video

Amelia Salanueva Toki Administrazioko kontseilariaren esanetan, funts hauek bitarteko gutxi eta oinarrizko zerbitzuen azpiegituretan gabeziak dituzten udalerrietara bideratuta daude. Era berean, kontseilariaren esanetan, arrazoi hori dela-eta egon daitezkeen lurralde-desorekak orekatu nahi dira.

Bestalde, Pedro Pegenaute Toki Administrazioko zuzendari nagusiak azpimarratu du inbertsio horien ehuneko 85ek enplegua sortzen dutela.

Amelia Salanueva Murguialday Toki Administrazioko kontseilariak Toki Inbertsioen Aparteko Plana aurkeztu du gaur. Nafarroako Gobernuak 9 milioi euro bideratuko ditu Plan horretara, eta kopuru horren ehuneko 50 2011 eta 2012 aurrekontu-ekitaldien kontura izango da. Ekitaldi horretara Pedro Pegenaute Garde Departamentuko zuzendari nagusia ere joan da.

Aparteko Plan horren bidez eskatutako toki azpiegituretan dauden inbertsio-beharrizanei erantzungo zaie, plan artezleetan eta tokiko programazio arruntetan bilduta ez daudenak. Era berean, oinarrizko zerbitzuentzako beharrezko azpiegiturak garatuko dira (hornikuntza, saneamendua, hondakinak, zoladura, errepideak, hilerriak…), egon daudenak nahikoa ez badira edo oso hondatuta badaude, eta horren eraginez oinarrizko zerbitzua ematea baldintzatuta badago. Era berean, plan artezleen eta tokiko programazioaren lan batzuk osatu ahal izango dira.

Era berean, Aparteko Planeko funtsak zeharbideak urbanizatzeko jardunetara bideratuko dira. Jardun horiek Herri Lan Departamentuarekin koordinatuko dira. Planak bilduko dituen jardunak eta proiektuak oraindik zehaztu gabe daude.

Plana Nafarroako Gobernuak laster onetsiko du eta honezkero Toki Araubideko Foru Batzordearen aldeko txostena jaso du. Batzorde horretan Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa ordezkatuta dago.


330 milioi baino gehiago toki entitateei

Aparteko Planaren 9 milioi euroei Nafarroako Gobernuak 2009-2012 Toki Inbertsioen indarreko Ohiko Planera bideratutako 224,9 milioi euroak gehitu behar zaizkie. Guztira, 233 milioi euro horiek gehi toki entitateek egindako ekarpenek aldi honetan Nafarroa osoan 330 milioi eurotik gorako inbertsioa sortuko dute, Amelia Salanueva kontseilariak adierazi duenez.

Kontseilariak gogorarazi duenez, Ohiko Planari esker, aurtengo otsailera arte, toki entitateen 282 jardun gauzatu ahal izan dira, 21 milioi euro baino gehiagoren truke.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa