(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak anbulantzia batekin indartuko ditu larrialdiko osasun-garraioak Azkoien inguruan asteazkena, 2010.eko martxoak 31

Basea Nafarroako Larrialdi Agentziak herrian duen parkean egongo da eta osasun-zentroko suhiltzaileek eta langileek egingo dute lan bertan 


Caballero kontseilaria, Sáinz, Ibarrola, inguruko alkateak eta María José Vidorreta foru-parlamentaria alboan dituela.

Anbulantzia batekin indartu dira larrialdiko osasun-garraioak Azkoien inguruan. ( irudia handitu )

Javier Caballero Martínez Nafarroako Gobernuko lehen presidenteordea eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria Azkoienera joan da, suhiltzaileen eskualde-parkean anbulantzia bat jarri baitute. Horri esker, inguru horretako larrialdiko osasun-garraioen sarea indartuko da.

SAMU medikalizagarria da, eta Azkoiengo osasun-zentroko medikuak eta osasun-langileak dituen unean medikalizatzen da. Azken egunetan, osasun-zentroko langileek maniobrak egin dituzte ibilgailuaren ezaugarri teknikoak, aparatuak, etab. ezagutzeko. Gogoan izan behar da Nafarroako Larrialdi Agentziako (NLA) suhiltzaile guztiek Anbulantziako Garraio Laguntzailearen titulua dutela.

Zerbitzua abian jartzeko ekitaldian, Caballero kontseilariaz gain, Juan Jesús Basarte Osés herriko alkatea, Davis Sáinz Jiménez NLAko zuzendari kudeatzailea, Cristina Ibarrola lehen mailako arretako zuzendaria, eta Faltzes, Funes eta Matzillako alkateak, Juan Carlos García, Antonio Ulzurrun eta José María Abárzuza hurrenez hurren, egon dira, beste agintari batzuekin batera, hala nola Maria José Vidorreta foru-parlamentaria.

Azkoien zen anbulantziarik ez zuen suhiltzaileen parke bakarra (Iruñerriren kasuan, baliabide hori Cordovillako parke zentralean dago, Galarren). Azkoiengo basea 2005ean jarri zen abian, eta zerbitzu hori emateko moduko neurriak ditu. Basean 19 suhiltzailek lan egiten dute, eta urte amaieran 21 izango dira. Base horrek zortzi herri hartzen ditu eragin-esparruan (Azagra, Cadreita, Caparroso, Faltzes, Funes, Martzilla, Milagro eta Villafranca), baina anbulantzia beste herri batzuetako jardunetarako ere erabili ahal izango da, Azkoiengo parkea Lodosa, Tutera eta Tafallako parkeen laguntza-basea baita.
 
%30, osasun-garraioak

Presako osasun-garraioaren sarearen bitartekoak berrantolatzeari esker, Azkoienek anbulantzia hau lortu ahal izan du. Oraintsu Auritz eta Nabazkozeko parke profesionaletan anbulantziak jarri dituzte, 166.745 euroko inbertsioa eginda.

Aipatzekoa da Nafarroako Gobernuko Prebentzio, Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuaren jardunen %30 osasun-garraioak direla. 2009an, suhiltzaileak 8.930 larrialdi-egoeratan deitu zituzten. Horietatik 2.178 gaixoak garraiatzeko izan ziren, 180 trafiko-istripuetan zauritutakoak garraiatzeko, 33 beste istripu batzuetako zaurituak garraitzeko eta 74 organoak garraiatzeko. Azkoiengo parketik 351 irteera egin ziren.Aipatzekoa da Nafarroako Gobernuko Prebentzio, Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuaren jardunen %30 osasun-garraioak direla. 2009an, suhiltzaileak 8.930 larrialdi-egoeratan deitu zituzten. Horietatik 2.178 gaixoak garraiatzeko izan ziren, 180 trafiko-istripuetan zauritutakoak garraiatzeko, 33 beste istripu batzuetako zaurituak garraitzeko eta 74 organoak garraiatzeko. Azkoiengo parketik 351 irteera egin ziren.

Nafarroako Gobernuko larrialdiko osasun-garraioaren sarea, izaera mistokoa (Osasun Departamentuko, NLAko, enpresetako eta boluntarioen elkarteetako baliabideak biltzen ditu), Sos Navarrak mobilizatzen duena, bi sarek osatzen dute, lehen mailako sareak eta bigarren mailakoak (aurrekoari laguntzeko). Lehenengoan 31 anbulantzia daude, lau SAMU-UCI iraunkorrak dira, eta bat DYAko SAMU-UCI, goizez aritzen dena. Zehatz esanda, hamaika anbulantzia Suhiltzaileen Zerbitzukoak dira (bata medikalizatua), 15 enpresa pribatuenak, beste hiru medikalizatu itunduak Tuteran, Lizarran eta Iruñan, eta 2 Gurutze Gorriarenak eta DYArenak.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa