(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Euskarazko kultur jarduerak eta web orriak sustatzeko diru-laguntzak emango dituzte, guztira 32.000 euro asteazkena, 2010.eko martxoak 31

Eskariak aurkezteko azken eguna apirilaren 30a da.


Nafarroako Gobernuak 2010ean euskarazko kultur jarduerak egiteko eta euskara Interneten sustatzeko diru-laguntzak emango ditu: guztira 32.000 euro. Diru-laguntza deialdiaren oinarriak 2010eko martxoaren 31ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dituzte (40. zk.).

Aipatu zenbatekotik 27.000 euro izango dira euskara sustatzeko jarduerak dituzten programetarako; jarduerak izan daitezke (euskaraz, betiere) hitzaldiak, antzerkiak, zinema proiekzioak, erakusketak, liburu aurkezpenak eta bertsolari saioak. Deialditik kanpo daude, ordea, eskola jarduerak, musika kontzertuak, liburuen argitalpena eta kanpaldiak, ibilaldiak eta lehiaketak. 

Diru-laguntza horiek jaso ditzakete irabazi asmorik gabeko pertsonek eta elkarteek, baldin eta helbidea Nafarroan badute eta jarduera horiek foru erkidegoan egiten badituzte. Diru-laguntzak jaso ditzakete, baita ere, Nafarroako toki erakundeek, salbu arlo horretako hitzarmen bereziak badauzkate sinatuta Nafarroako Gobernuarekin. 

Zenbatekoaren gainerakoa (5.000 euro) izango da euskara informazio eta komunikazio teknologietan (Interneten) sustatzeko. Zehazki, diru-laguntzak medio finantzatuko da euskarazko web orri bat sortzeko edo egokitzeko gastuen %50 (gehienez 500 euro), eta dauden web atarietako euskarazko edukien mantentze-lanaren %50 (gehienez 300 euro).

Diru-laguntza horiek, esan bezala, helbidea Nafarroan duten pertsona fisiko eta juridikoek jaso ditzakete. Hedabideek, ordea, ezin dituzte eskatu, haientzako deialdi berezi bat dagoelako. Gainera, deialditik kanpo geratuko dira euskaraz web orriko espazio edo edukien %40 baino gutxiago duten hautagaitzak. 

Eskariak aurkezteko azken eguna apirilaren 30a da. Interesdunek eskaria eta dokumentazioa aurkez ditzakete Euskarabidean (Biurdana 1, lehen solairua, 31.011 Iruña), Hezkuntza Departamentuan (Santo Domingo aldapa z/g, 31.001 Iruña) edo Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legean ezarritako edozein bulegotan. 

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa