(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Larunbat honetan emango diote hasiera “Bideko abesbatzak” programari asteazkena, 2010.eko martxoak 31

Abesbatzek kontzertu ugari emango dituzte Santiago bideari lotutako 47 herritan


“Bideko abesbatzak" programa Kultura eta Turismo Departamentuak antolatu du, Nafarroako Abesbatzen Federazioarekin elkarlanean, eta gaur goizean aurkeztu du Juan Ramon Corpas Mauleonek, Departamentuko kontseilariak, Garesko San Pedro elizan. Programa horri esker, hainbat abesbatza izango ditugu entzungai Santiago bideari lotutako 47 herritan.

Aurkezpen ekitaldian kontseilariarekin batera egon dira Gizarte Ekintzako Zerbitzuko zuzendaria, Dori Lopez Jurio, eta Nafarroako Abesbatzen Federazioko burua, Carlos Gorricho Otermin.

Jarduera berri horretarako Nafarroako Gobernuak 55.000 euroko aurrekontua jarri du. Programa apirilaren 3an, larunbatean, hasiko da, Luzaiden, eta azaroaren 14an amaituko da Castejonen. Abesbatzak eliza, kultur etxe eta kirol instalazioetan emango dituzte kontzertuak, Santiago bidea igarotzen den 47 herritan. 

Jarduera horien berri emate aldera, egitarau bat argitaratu dute (euskaraz eta gaztelaniaz), ikusteko kontzertuak zein egun eta ordutan eta non egingo dituzten. Zehazki 27 kontzertu Frantziako bidean emango dituzte, sei Aragoikoan, bederatzi Baztangoan eta bost Ebrokoan.

Programan honako abesbatza hauek parte hartuko dute: Oberena, Otxote Orbela, Atarrabiako San Andres Abesbatza, Orreaga, La Asuncion, Auzperriko Abesbatza, Elkarrekin, Napardi, Atarrabiako Abesbatza, Agoitzeko San Migel Abesbatza, Ahots Baxuen Abesbatza, Orkoiengo San Miguel, Media Luna, San Miguel Goiaingerua, Antso III. Handia, Tubala Uxoa, Ereintza, Erkudengo Ama, Tafallesa, Erreniega eta Iruñeko Katedraleko Musika Kapera.

Baita honako hauek ere: Virgen de Nieva, Olitense, Elkhos, Julian Gayarre, Santiago Bidea Abesbatza, Jeiki, Etxarri Aranatz, Aritza, Ametza, Ipar Doñua, San Blas, Nafarroako Abesbatzen Federazioko Abesbatza, Nafarroako Abesbatzen Federazioa, Iruñeko Orfeoiko Gazteen Abesbatza, Doneztebe Abesbatza, Loiola Eskolania, Giltzarri, Virgen de la Paz, Lesakako Abesbatza, Orfeoiko Haurren Abesbatza, Fernando Remacha, Azkoiengo Abesbatza, Gaudium Nostrum, San Bartolome eta Cascantium.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa