(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Langabezia jaitsi egin da martxoan Nafarroan asteartea, 2010.eko apirilak 6

Langabezia beste hiru erkidegotan baino ez zen jaitsi: Balear Uharteak, Asturias eta Extremadura


Enplegua

Martxoko langabeziari buruzko datuek bost hilabeteko joerarekin amaitu dute.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuan erregistratutako langabe kopurua, 2010eko martxoaren amaieran, 17an gutxitu da aurreko hilaren aldean, eta 43.753 langabe kopurua du. Murrizketa hori %0,04koa da balore erlatiboetan. Espainian langabezia 35.988 pertsonatan handitu zen, gaur egun 4,1 milioiko langabe kopurua. Foru Erkidegoan ez ezik, Balear Uharteetan, Asturiasen eta Extremaduran ere jaitsi egin zen langabezia.

Imelda Lorea andreak, Nafarroako Gobernuko Laneko zuzendari nagusiak era positiboan baloratu du martxoan lan merkatuak izandako eboluzioa eta “gutxienekotzat” hartu du langabeziaren jaitsiera. “Garrantzitsuena da martxoak igoerak izan direneko bost hilabeteko epearekin apurtu izana, eta gertaera hori hurrengo hilabeteetan egonkortu egin beharko da jaitsiera esanguratsuak lortuko baditugu”, gehitu duenez. 

Enplegu Agentziei dagokienez, jaitsierak ondokoak izan dira: Agoitz (%3,61), Altsasu (%2,51), Lizarra (%0,70), Tutera (%0,45), Doneztebe (%0,42) eta Iruñea (%0,02). Handitu egin da Lodosan (%3,18) eta Tafallan (%2,20).

Sektoreei dagokienez, langabezia hiru sektoretan jaitsi zen: industria, 130 pertsona; eraikuntza, 69 pertsona, eta zerbitzuak, 78 pertsona. Nekazaritzan 139 langabe gehiago izan ziren, eta aurretiaz enplegurik ez zuen kolektiboetan, 121 langabe. Jarduera ekonomikoaren azpi-sektoreei dagokienez, ondokoetan jaitsi da: elikadura-industria, eraikinen eraikuntza, kirol, aisialdi eta entretenimendu jarduerak, makinaria eta ekipamenduen fabrikazioa, eta alojamendu zerbitzuak. Bestalde, ondoko sektoretan handitu egin da: nekazaritza, abeltzaintza, ehiza eta horiekiko zerbitzuak, eta jarduera ekonomikorik gabekoak eta Administrazio publikoa eta defentsa.

Kontratu kopuruari dagokionez, Nafarroan 3.059 sinatu ziren martxoan, %21,6 gehiago, nazio mailan erregistratutakoa baino sei puntu gorago. Halaber, martxoan Gizarte Segurantzako afiliazioa handitu egin zen, 245 pertsona gehiago, 264.391 pertsonatan kokatuta. Horrez gain, Nafarroa langabeei enplegua aurkitzeko aukera gehien eskaintzen duen erkidegoa da. Foru Erkidegoko langabeen %42k lan-merkatuan sartzeko aukera handia du, nazio mailako batez bestekoa %23 denean.

Langabeziaren urtez urteko eboluzioari dagokionez (2009ko martxotik 2010eko martxora), Nafarroak nazio mailako batez bestekoa baino jarrera hobea du, langabeziaren murrizketari dagokionez (%14,25 vs. %15,5 Espainian), Gizarte Segurantzako afiliazioaren murrizketa txikiagoari dagokionez (-%1,4 vs. -%2,5), eta kontratazioaren hazkundeari dagokionez, Nafarroan %24,5 handitu dena, Espainiako kopuru handiena, nazio mailako hazkundea bikoizten duena. Horrez gain, Nafarroak bere inguruko lurraldeek eta erkidego industrializatu eta ekonomia maila handiagoa dutenek baino jarrera hobea du.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa