Ikusi egun honetako albiste gehiago
Vianako Printzea Elkartasun Sarian parte hartzeko bederatzi hautagai aurkeztu dira
asteartea, 2010.eko apirilak 6
Sari hori Euskadiko Kutxak eta Nafarroako Gobernuak finantzatuko dute
Vianako Printzea Elkartasun Sarian parte hartzeko bederatzi hautagai aurkeztu dira
Vianako Printzea Elkartasun Sarian parte hartzeko hautagai hauek aurkeztu dira: Manos Unidas, Save the Children, Vicente Ferrer fundazioa, Isabel Martin Alonso (Creative Handicrafts), Osasuna fundazioa (milurtekorako garapen helburuen aldeko “Siente el color” kanpaina), Juan Bonal fundazioa, Fondo Centroamericano de Mujeres (FCAM) fundazioa, Chema Caballero eta Sor Pilar Pascual Mendivil. Saria Nafarroako Gobernuak antolatu du, Euskadiko Kutxarekin elkarlanean.
Nafarroako Gobernuak 2010eko urtarrilaren 11n sortu zituen Vianako Printzea Nafarroako Nazioarteko Sariak. Asmoa da sari horien bitartez partikularrek eta erakundeek hiru arlo hauetan egindako lana aintzatestea: kultura, gizarte elkartasuna eta mendekotasunak dituzten pertsonentzako arreta.
Elkartasunaren Nazioarteko Saria 2001ean sortu zuten Nafarroako Gobernuak eta Euskadiko Kutxak, gutxietsitako kolektiboen garapenean eta arlo horretako borondatezko lanaren sustapenean jarduten duten partikularren eta erakundeen lana aintzatesteko.
Saria 40.000 eurokoa da. Saria nori eman Nafarroako Gobernuak erabakitzen du, bi epaimahaik proposatuta. Epaimahaiek zazpi kide dituzte, sariari dagozkion alorrean sona handia duten jende artean aukeratuak.
Saria nazioartekoa da eta, beraz, munduko herrialde guztietako jendea aurkez daiteke. Hautagaiak erakundeak ere izan daitezke: akademikoak, zibilak eta gobernukoak (betiere hautagaitza bermatu behar dute).
Albisteari hautagaien zerrenda erantsi diogu, egiten dituzten jarduerak zehaztuta.
- Dokumentazioa:
- Candidaturas