(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Vianako Printzearen Mendekotasunaren Arretarako Sarian parte hartzeko 54 hautagai aurkeztu dira asteartea, 2010.eko apirilak 6

Saria Nafarroako Gobernuak antolatu du, Nafarroako Kutxarekin elkarlanean


Vianako Printzearen Mendekotasunaren Arretarako Sarian parte hartzeko 54 hautagai aurkeztu dira orain arte. Saria Nafarroako Gobernuak antolatu du, Nafarroako Kutxarekin batera.

Nafarroako Gobernuak 2010eko urtarrilaren 11n sortu zituen Vianako Printzea Nafarroako Nazioarteko Sariak. Asmoa da sari horien bitartez partikularrek eta erakundeek hiru arlo hauetan egindako lana aintzatestea: kultura, gizarte elkartasuna eta mendekotasunak dituzten pertsonentzako arreta.

Mendekotasunaren Arretarako Nazioarteko Saria aurten sortu du Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Kutxarekin elkarlanean. Saria lehenbizikoz emango dute, beraz, adinagatik edo minusbaliotasunen bategatik laguntza berezia behar duen jendeari ematen zaion arreta aintzatesteko.

Saria 40.000 eurokoa da, eta sarituak Nafarroan egingo den ekitaldian jasoko du.

Hautagaiak pertsona fisiko edo juridikoak izan daitezke, publikoak edo pribatuak, edozein herrialdekoak; betiere, autonomia pertsonalaren eta mendekotasunak dituen jendearentzako arretaren alorrean lan egin behar dute. Hautagaiak aurkez daitezke beren aldetik eta, baita ere, hirugarrenen alde. Hirugarren horiek izan daitezke edozein herrialdetako pertsona fisikoak eta erakunde publiko edo pribatuak (gobernuak, ministerioak, udalak, unibertsitateak, akademiak, ikerketa zentroak, enbaxadak eta kontsuletxeak). Antolatzaileek eta epaimahaiko kideek parte hartzera gonbidatutako jendea ere izan daiteke hautagai.

Orain arte 54 hautagaitza aurkeztu dituzte. 

Dokumentazioa:
Candidaturas

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa