(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Presidenteak harrera egin dio Nafarroako Kirol Justiziako Batzordeari asteazkena, 2010.eko apirilak 7

Ekitaldira bertaratu dira, baita ere, Garcia Malo kontseilaria eta Nafarroako Kirol Institutuko zuzendari gerentea


Kirol Justiziako Batzordeari harrera egin diote

Sanz Presidentea, Kirol Justiziako Batzordearekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Presidenteak, Miguel Sanz Sesmak, harrera egin dio gaur goizean Nafarroako Kirol Justiziako Batzordeari. Batzordea honako hauek osatzen dute: Juan Ignacio Zubiaur Carreño, presidentea; Alfredo Pastor Nuin, presidenteordea; Pilar Garcia Garcia, Eduardo Sanz Aguirre eta Jesus Maria Faber Ruiz, kideak; eta Ricardo Ruano Eneriz, idazkaria.

Kirol Justiziako Batzordearen helburuak dira Nafarroako kirol federazioetako diziplina batzordeek hartutako erabakiak berrikustea, bide administratiboan; kirol federazioek eskuordetutako funtzio publikoen alorrean egiten dituzten ekitaldiak berrikustea; kirol federazioetako hauteskundeetan Hauteskundeetako Berme Batzorde gisa aritzea; NKIko zuzendari gerenteak egiten dituen eskarien berri ematea; eta kirol arloko erabakiak hartzea, auzian dauden alderdiek eskatzen diotenean.

Hona hemen Kirol Justiziako Batzordeak dauzkan eskumenak, labur-labur azalduta: Nafarroako kirol federazioek eta, hala badagokie, beste kirol erakunde batzuk hartutako erabakien kontrako helegiteak ezagutzera ematea eta ebaztea; erabaki horiek izan behar dute, betiere, federazioek eta erakundeei eskuordetutako funtzio publikoen alorrean hartuak, Nafarroako Kirolaren Foru Legearen arabera. Kirolaren alorrean diziplina eskubidea daukaten goi organoek hartutako erabakien kontrako uziak ezagutzera ematea eta ebaztea, helegite bidez. Nafarroako kirol antolamenduko diziplina organoen artean kirol diziplinaren alorrean sortzen diren gaien izapideetan pizten diren gatazkak (positiboak eta negatiboak) ezagutzera ematea eta ebaztea. Kirol arloko diziplina espedienteak bideratzea eta ebaztea, eta ofizioz tratatzea egoki iritzitako kirol diziplinako gaien berri jasotzea; ofizioz tratatzea erabaki dezake batzordeak berak edo foru erkidegokok irol administrazioak. Arbitraje erakundearen bitartez eta interesatuek eskatuta, Nafarroako kirol federazioen eta kirol antolamenduko gainerako erakundeen barruan sor daitezkeen auziak ebaztea; eta kirolarien eskubideak defenditzea, legez ezarritako moduan. 


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa