(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Osasunaren Mundu Eguna OME 2010 ospakizunean hartuko du parte asteazkena, 2010.eko apirilak 7

Ospakizunaren ardatza hirien hirigintzaren eta bertako biztanleen osasunaren arteko harremana izango da


Osasuna

Kutz kontseilaria Osasunaren Mundu Egunaren ospakizuneko parte hartzaileekin batera. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernua gaur bertan Osasunaren Mundu Egunaren ospakizunera atxiki da, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) ezarritakoa, eta aurten, ospakizunaren ardatza hirien hirigintzaren eta bertako biztanleen osasunaren arteko lotura izango da. Horretarako, gaur ekitaldi instituzionala izan da, Osasun kontseilaria den María Kutz Peironcely buru izan dela, Iruñeko Baluarte Auditorioan, eta ekitaldi horretan Arkitektoen Elkargoko kideak eta prentsa, irrati eta telebistako kazetari nafarrak izan dira.

Halaber, Kutz kontseilariaz gain, Lola Cabasés eta Adriana Ollo prentsa kazetariek eta Joaquín Torrens, Canal 6-ko telebista kazetariak hartu dute parte. Parte hartzaile horiek Iruñea osasungarriaren ikuspegia islatu dute. Bestalde, Edurne Ramírez eta Laura Rivas arkitektoek hiriburu nafarraren hirigintzaren eboluzioari buruzko ikuspegia eskaini dute. Horrez gain, ekitaldi instituzional horretan Osasuneko zuzendari nagusia izan da, Isabel Martín Montaner.

Kutz kontseilariak, bere ustean, Iruñea hiria hiri osasungarriek bete beharreko ezaugarrien adibidetzat jarri du, laburbilduz, natura hiritarren esku izatea parke edo paseatzeko zonalde askoren bidez.

Bestalde, arkitektoek, Iruñearen bilakaerari dagokionez, 1957ko lehen hiri antolamenduko plana azpimarratu dute; halaber, auzo eta hiri lotegien garapena, mugikortasuna eta ibilgailuen erabilera handituta. Era berean, osasunarekin zerikusi zuzena duen beste gertaera garrantzitsu bat, 90. hamarkadan osasun-zentroak agertu izana izan da.

Bestalde, Ollo andreak era positiboan baloratu du hirian berdeguneak izatea eta Cabasés andreak, bere ustean, hiriburu nafarrak bete beharreko bost ezaugarri nagusiak ezarri ditu: erabilerraza, erakargarria, zabala, aktiboa eta egokitua. Torrens jaunak komunikabideen aurreko agerraldiari amaiera eman dio Iruñearen omenez idatzitako soneto bat irakurrita.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa