Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Ospakizunaren ardatza hirien hirigintzaren eta bertako biztanleen osasunaren arteko harremana izango da
Kutz kontseilaria Osasunaren Mundu Egunaren ospakizuneko parte hartzaileekin batera.
(
irudia handitu
)
Nafarroako Gobernua gaur bertan Osasunaren Mundu Egunaren ospakizunera atxiki da, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) ezarritakoa, eta aurten, ospakizunaren ardatza hirien hirigintzaren eta bertako biztanleen osasunaren arteko lotura izango da. Horretarako, gaur ekitaldi instituzionala izan da, Osasun kontseilaria den María Kutz Peironcely buru izan dela, Iruñeko Baluarte Auditorioan, eta ekitaldi horretan Arkitektoen Elkargoko kideak eta prentsa, irrati eta telebistako kazetari nafarrak izan dira.
Halaber, Kutz kontseilariaz gain, Lola Cabasés eta Adriana Ollo prentsa kazetariek eta Joaquín Torrens, Canal 6-ko telebista kazetariak hartu dute parte. Parte hartzaile horiek Iruñea osasungarriaren ikuspegia islatu dute. Bestalde, Edurne Ramírez eta Laura Rivas arkitektoek hiriburu nafarraren hirigintzaren eboluzioari buruzko ikuspegia eskaini dute. Horrez gain, ekitaldi instituzional horretan Osasuneko zuzendari nagusia izan da, Isabel Martín Montaner.