(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

1.300 gaztek baino gehiagok 2010eko Gazteen Mugikortasun Planaren bost jardueretan parte hartzeko aukera izango dute ostirala, 2010.eko apirilak 9

INJk ondoko jarduerak antolatzen ditu: udakoak, lan-eremuak, gazteentzako aterpeak, hizkuntza ikastaroak eta boluntario zerbitzu europarra


Gazteriaren Nafarroako Institutuko zuzendari kudeatzaileak, Ana Frías Pardo andreak, 2010eko Gazteen Mugikortasun Plana aurkeztu du, 12 eta 30 urte arteko gazteei zuzendutako bost jarduera eskaintzen dituena: udako jarduerak, lan-eremuak, gazteentzako aterpeak eta kanpaketak, hizkuntza ikastaroak atzerrian, eta boluntario zerbitzu europarra. Aurreikusten denez, aurten programa horretan gutxienez 1.300 gaztek hartuko dute parte. Horrez gain, Nafarroak beste erkidego edo herrialde batzuetako 421 gazte hartuko ditu.
 
INJko zuzendari kudeatzaileaz gain, Gazteen Mugikortasun Planaren aurkezpenean ondokoek hartu dute parte: Jorge Jiménez, 24 urtekoa, Milagrokoa, iaz monitore jardun zuena Punta Umbrían (Huelva) garatutako jarduera batean; Joana Aramendía, 27 urtekoa, monitore lanetan jardun zuena Urbasako lan-eremuan eta ondoren bertako koordinatzailea izan zena; Julen Sanado, 19 urtekoa, bi urtez Londonera bidaiatu duena ingelesa ikasteko, eta Emmanuelle Rochelle frantziarra, 26 urtekoa, urtarrilean etorritakoa Nuevo Futuro erakundean boluntario aritzeko.

Udako jardueren programan, 12 eta 19 urte artekoei zuzendutakoan, Nafarroak 1.004 plaza eskaintzen ditu berrogei jardueratan eta hogeita hamar lekutan baino gehiagotan, eta horietatik 728 plaza Nafarroako gazteentzat dira, eta 276 beste erkidego eta herrialdeetako gazteentzat. Helburuak Altsasu, Lekaroz eta Doneztebe dira Nafarroan; Andaluzia, Asturias, Kantabria, Gaztela-Mantxa, Gaztela eta Leon, Galizia, Errioxa, Murtzia, Euskadi, Katalunia eta Valentziako Erkidegoa, Autonomia Erkidegoei dagokienez, eta Britainia Handia, Italia, Txekiar Errepublika, Danimarka, Polonia, Suedia edo Alemania atzerrian. Hamar eguneko jarduerak dira eta nautika, abentura, kirol edo kultura jarduerak aukeratu daitezke.

Jarduera horietan aurre inskripzioa egiteko epea apirilaren 6an hasiko da eta 28an amaituko da. “Dime… teléfono joven” 848423900 telefono-zenbakiaren bidez egin daiteke, astelehenetik ostiralera, 9etatik 19.30era, edo www.juventud.navarra.es web orrialdearen bidez. Aurre inskripzioa egiten denean zenbaki bat emango da, zozketa aurreko inskripzio ordena adieraziko duena. Apirilaren 29an, 10etan, zozketa bat egingo da eta INJren webean eta gazteen informaziorako bulegoetan publiko egingo da. Inskripzioak maiatzaren lehen hamabostaldian egingo dira

Lan-eremuak proposamen irekiak dira 15 eta 30 urte bitarteko gazteen boluntario partaidetzarako, hamabost eguneko egonaldietan. Parte hartzaileek ondokoetan lagunduko dute: ondare arkitektonikoa mantentzen, aztarna arkeologikoak berreskuratzen eta helburuko udalerrietako ingurumeneko baliabideak gordetzen. INJk orotara 288 plaza eskaintzen ditu, 145 Nafarroako lan-eremuetan, eta 143 bestelako autonomia erkidego eta herrialdeetan. Inskribatzeko epea apirilaren 20an hasiko da. 

Gazteentzako aterpeen erabilerari eta kanpaketei dagokienez, horien antolaketa gazte elkarteen edo gazte taldeen esku dago kasu gehienetan. INJk gazteentzako bost instalazio ditu landa eta hiriguneetan, prest gazteak hartzeko, jaten emateko, biltzeko eta topagune izateko: Iruñeko “Fuerte del Príncipe” gazte egoitza, Lekarozeko “Valle del Baztan” gazte aterpea, Altsasuko “Santo Cristo de Otadía” aterpea, Guetadarreko gazte aterpea eta Doneztebeko “Belvierechea” gazte aterpea. Nafarroako instalazio horiez gain, gazteek mundu osoan sakabanatutako nazio eta nazioarte mailako gazte aterpeen sarea dute. Horietarako aukera izateko, ondokoak behar dira: aterpeko agiri indibiduala (5, 6 edo 12 euro), taldekoa (15 euro) edo familiarra (24 euro), INJn eskuratu daitezkeenak. Iaz, 12.178 pertsonak hartu zuten alojamendua INJren instalazioetan, eta 51.934 gau iragan izan ziren.

Bestalde, Nafarroako Gazteriaren Institutuak kanpaketak, martxak eta ibilbideak baimentzen ditu Foru Erkidegoan zehar. 2009an, 53 kanpaketa eta ibilbide jarduera baimendu ziren, eta 2.883 pertsonak hartu zuten parte. Nafarroan kanpaketak egin nahi dituzten elkarte edo taldeek baimena eskatu beharko diote INJri erakunde horren web orrialdean den inprimakia beteta. .

Atzerriko hizkuntza-ikastaroei dagokienez, plaza mugatukoak, eta zabalik urte osoan, 16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude, eta nazioarte mailako ikastaroen aukeraketa biltzen du herrialde desberdinetako ehun hizkuntza-eskolatan baino gehiagotan. 2009an ehun gazte inguruk hartu zuten parte ikastaro horietan. Ikas daitezkeen hizkuntzak ondokoak dira: ingelesa Britainia Handian, Irlandan, Kanadan, Amerikako Estatu Batuetan, Maltan, Ciudad del Cabon, Zeelanda Berrian eta Australian; frantsesa Frantzian; alemanera Alemanian eta Austrian; portugesa Portugalen; errusiera Errusian, eta txinera Txinan. Hizkuntzen ikastaroen gida eta informazio osoa INJren web orrialdean kontsulta daiteke: www.juventud.navarra.es. Eskaerak “Dime…Teléfono Joven” -en aurkeztu daitezke, Iruñeko INJren egoitzan

Europako Boluntario Zerbitzuak beste herrialde batean bizitzeko aukera eskaintzen du. 2007tik, SVE “Juventud en Acción” programan biltzen da eta Injuve-rekin (Espainiako Gobernua) lankidetzan garatzen da, Europako Batzordeak diruz laguntzen duena. 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutakoa, beste herrialde batera erakunde europar batekin lankidetzan aritzeko asmoa dutenentzat, era berean, beste hizkuntza bat ikasteko eta beste kultura bat ezagutzeko. Parte hartzaileek gastu osoak ordainduta dituzte. Egonaldia gutxienez bi hilabetekoa da eta gehienez hamabi hilabetekoa, eta orotara 4.100 erakunde daude aukeratzeko, gizarte, ingurumen, kultura, kirol edo arte mailan lan egiten dutenak. Nafarroak ere parte hartzen du programa horretan boluntario europarrak biltzen dituzten elkarte desberdinekiko lankidetzaren bidez: : Gazkalo, Secretariado Gitano, Gurutze Gorria Tudela, Batean, Aspace, Nuevo Futuro eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa, 2009an 9 boluntario europar hartu zituztenak. Bestalde, bost izan ziren atzerriko elkarteetan parte hatu zutenak. Programa horri buruzko informazioa ondoko orrialdean aurki daiteke: www.evsdatabase.eu

 

Dokumentazioa:
Programa de movilidad juvenil
Actividades de verano
Campos de trabajo
Cursos de idiomas

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa