(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

340.315 euroko gastua baimendu da 0 eta 3 urte bitarteko zentroak finantzatzeko hamasei herritan astelehena, 2010.eko apirilak 12

Gobernuak ikasturte honetan 10 milioi euro inguru inbertituko ditu udal titulartasuneko haur-eskoletan


Nafarroako Gobernuak 340.315 euroko gastua baimendu du gaur 0 eta 3 urte bitarteko zentroak finantzatzeko hamasei herritan. Zenbateko hori Foru Gobernuak joan den abenduan 2009-2010 ikasturtean udal titulartasuneko haur-eskolak kudeatzeko onetsitako 9,7 milioi euroei gehitzen zaie. Modu horretan, Nafarroako Gobernuak ikasturte akademiko honetan egindako inbertsioa 10 milioi euro ingurukoa da.

Gaur baimendutako zenbatekoa aurreko akordioaren ostean (2009ko abenduak 14) sortutako beharrizanak finantzatzera bideratuko da: zentro berri bat sortzea Itzan eta hamabost udal eskolatan zerbitzuak handitzea, udalerri hauetan: Ablitas, Altsasu, Andosilla, Antsoain, Agoitz, Aranguren, Bera, Berriobeiti, Berriozar, Zarrakaztelu, Cascante, Milagro, Murchante, Iruñea eta Azkoien.

Baimendutako 340.315 euroetatik 44.001 Itzako “Sarburu” zentroan inbertituko dira. Eskola joan den urtarrilaren 7an ireki zen, eta hiru unitate lanaldi osoan eta jantoki-zerbitzua eskaintzen ditu.

Gainerako kopurua, 296.314 euro, 0 eta 3 urte bitarteko zentroetan zerbitzuak handitzeko erabiliko da. Zentro horiekin aurretik ere lankidetza zegoen. Beraz, diru-laguntza jasoko dute, unitateen kopurua handitzeagatik, udalerri hauek: Altsasu (23.248 euro), Agoitz (8.729 euro), Bera (6.373 euro), Milagro (9.355 euro) eta Azkoien (5.110 euro).

Hezkuntza-beharrizan bereziak dituzten ikasleentzako langile gehiago hartu behar izan direlako, Nafarroako Gobernuak zentro hauei emandako finantzaketa handitu du: Agoitz (14.626 euro), Andosilla (17.207 euro), Berriozar (23.660 euro), Cascante (9.928 euro) eta Murchante (8.651 euro); eta egutegia aldatzearen ondorioz, hurrengo hauei emandakoa: Ablitas (2.721 euro), Antsoain (7.113 euro), Aranguren (8.546 euro), Berriobeiti (7.188 euro), Zarrakaztelu (3.027 euro) eta Iruñea (75.370 euro).

Laguntza horiek emateko, Hezkuntza Departamentuak lankidetza-hitzarmena sinatuko du Itzako Udalarekin eta gainerako udalekin egindako hitzarmenak aldatuko ditu.

Itzako haur-eskola ireki ondoren, Nafarroan 0 eta 3 urte bitarteko udal titulartasuneko 86 zentro daude, 67 udalerritan. Guztiek Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza jasotzen dute. Oro har hartuta, 5.000 plaza baino gehiago eskaintzen dituzte. Horiei beste 573 plaza gehitu behar zaizkie, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak sortuta.

Hauek dira haur-eskola duten udalerriak: Ablitas, Allo, Altsasu, Andosilla, Antsoain, Agoitz, Aranguren, Arguedas, Artaxoa, Azagra, Barañain, Baztan, Bera, Berriobeiti, Berriozar, Betelu, Buñuel, Cabanillas, Caparroso, Zarrakaztelu, Cascante, Castejón, Oltza zendea, Cintruénigo, Zizur, Cortes, Eguesibar, Erro, Lizarra, Esteribar, Fontellas, Funes, Fustiñana, Garinoain, Uharte, Itza, Larraga, Leitza, Lekunberri, Lerin, Lodosa, Los Arcos, Irunberri, Mendigorria, Milagro, Murchante, Noain, Orkoien, Oteitza, Iruñea, Azkoien, Gares, Ribaforada, Erronkari, San Adrián, Zangoza, Doneztebe, Sartaguda, Sesma, Tafalla, Tutera, Ultzama, Valtierra, Viana, Alesbes, Atarrabia eta Zizur Nagusia.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa