(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ospitale Gunean Iruñean gaur egun dauden ospitaleak bateratuko dituzte astelehena, 2010.eko apirilak 12

Gobernuak foru dekretu bat onartu du gaur, bateratze prozesuaren lehen pausoa emateko: zuzendaritza egitura sortzea


Transcripción textual del video

Kutz kontseilariak Nafarroako Ospitale Gunea zergatik sortu duten eta zer nolako egitura izango duen azaldu du. Gunea sortu dute, hain zuzen, Iruñeko ospitale eremuan koordinazioa, egituraren sinpletzea eta asistentzia eskaintza arrazionalizatzea bermatzeko; eta bestetik, giza, finantza eta teknologia baliabideak ahalik eta modu eraginkorrenean aprobetxatzeko.

Beste asmo batzuk dira, halaber, espezialitateen garapena bultzatzea, unitate espezifikoak sortuz (zerbitzuak bikoiztu gabe); osasun zerbitzuen kalitatea handitzea; eta asistentzia eremu guztietan ikerketa eta irakaskuntza sustatzea.

Virgen del Camino Ospitalea

Nafarroako Ospitale Gunean Iruñean gaur egun dauden ospitaleak bateratuko dituzte.

Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak foru dekretu bat onartu du, Osasunbidearen Nafarroako Ospitale Gunea sortzeko.

Gune horretan integratu eta bateratuko dituzte Iruñeko eremuan gaur egun dauden ospitaleak, hau da, Nafarroako Ospitalea, Virgen del Camino Ospitalea eta Ubarmin klinika, baita Anbulatorioen eta Laguntza Espezializatuko Zuzendariordetzan egiten dituzten jarduerak ere: Vianako Printzea zentroko espezialisten kontsultak, lehen mailako arretan laguntzeko laborategiko eta erradiologiako jarduerak, etxeko ospitaleratze zerbitzua eta Doctor San Martin anbulatorioko eta Tafallako anbulatoriok ospitalez kanpoko asistentzia espezializatua.


Dekretua medio, gainera, guneko zuzendaritza egitura ezarri dute, libre izendatzeko kargu eta guzti. Orain 13 kargu daude eta gunean 11 egongo dira: guneko gerentea, medikuntzako zuzendaria, medikuntzako lau zuzendariorde, medikuntzaz kanpoko hiru zuzendari (administrazioa eta zerbitzu orokorrak, langileak eta erizaintza) eta erizaintzako bi zuzendariorde. Larrialdi Zerbitzua ere bateratuko dute eta buru bakarra izango du. Zuzendaritza egitura berriarekin 124.000 euro inguru aurreztuko dituzte.

Lehen fase horren ondoren, asistentzia egitura bakar bat zehaztuko dute pixkanaka, eta prozesu horretan laguntzeko talde tekniko bat sortuko dute, aholkuak emate, zehaztapenak egin eta babes teknikoa eman dezan. Irailean, egitura bakar horren berri emango diote Parlamentuari, onar dezan. Behin antolaketa egitura hori onartuta, lau urtean garatu egingo dute.

Gunearen helburu orokorrak dira, batetik, Iruñeko ospitale eremuan koordinazioa, egituraren sinpletzea eta asistentzia eskaintza arrazionalizatzea bermatzea; eta bestetik, giza, finantza eta teknologia baliabideak ahalik eta modu eraginkorrenean aprobetxatzea. Horri dagokionez, aipatu foru dekretua lehen fasea da eta bi hilabetean amaituko da. Beste asmo batzuk dira, halaber, espezialitateen garapena bultzatzea, unitate espezifikoak sortuz (zerbitzuak bikoiztu gabe); osasun zerbitzuen kalitatea handitzea; eta asistentzia eremu guztietan ikerketa eta irakaskuntza sustatzea.

Osasunbideak guztira akutuentzako 1.388 ohe dauzka eta gunean 1.114 (%80) egongo dira. Langileei dagokienez, Osasunbidean 9.538 daude (1.924 medikuak) eta, horietatik, gunean 5.824 egongo dira (857 medikuak). Gunean egongo dira, beraz, Osasunbideko langileen %61 eta medikuen %44.

Proiektua Nafarroako foru erkidegoko Osasun Publikoaren Plan Estrategikoaren barruan dago, asistentzia espezializatuko baliabideak bateratzeko proiektu gisa, eta bat dator 2006-2012 aldirako Nafarroako Osasun Planarekin.



Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Organigrama Complejo Hospitalario de Navarra.ppt
Organigrama Hospital de Navarra.pdf
Organigrama Hospital Virgen del Camino.pdf
Organigrama Ubarmin.pdf

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa