(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Nazioarteko Planeko jardueretan laguntzeko 1,45 milioi euro jartzea onartu dute astelehena, 2010.eko apirilak 12

Diru-laguntza hori izango da enpresak kanpoan sustatzeko eta nazioarteratzen laguntzeko zerbitzuetarako


Gaurko bileran Nafarroako Gobernuak bi akordio adostu ditu, enpresak kanpoan sustatzeko jardueretarako eta nazioarteratzen laguntzeko zerbitzuetarako diru-laguntza eskariak bideratzeko. Horretarako, Enpresa arloko zuzendari nagusiari 2010. eta 2011. urteetan gastu jakin batzuk egiteko baimena eman diote.

Batetik, Enpresa arloko zuzendari nagusiari baimena eman diote 2010. eta 2011. urteetan 900.000 euro jartzeko, enpresak kanpoan sustatzeko jardueretarako diru-laguntzen eskariak bideratzeko; hori, Nafarroako Nazioarteko Planaren 5.1.1 jarduera garatzeko. Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariaren ekainaren 12ko 192/2008 Foru Aginduan 2008-2011 aldian enpresak kanpoan sustatzeko jardueretarako diru-laguntzen erregimena dago ezarria. Foru Agindu horretan Nafarroako Nazioarteko Planaren 5.1.1 jarduera garatu dute, laguntza programak nazioarteratze mailaren eta sektorearen arabera egokitzeari buruzko jarduera, hain zuzen.

Eta bestetik, Enpresa arloko zuzendari nagusiari baimena eman diote 2010. eta 2011. urteetan 550.000 euro jartzeko, enpresei nazioarteratzen laguntzeko zerbitzuetarako diru-laguntzen eskariak bideratzeko. Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariaren uztailaren 3ko 224/2008 Foru Aginduan 2008-2011 aldian enpresei nazioarteratzen laguntzeko zerbitzuetarako erregimena dago ezarria. Foru Agindu horretan Nafarroako Nazioarteko Planaren 5.2.1 eta 5.2.2 jarduerak garatu dituzte. Jarduera horiek dira enpresak nazioarteratzeko estrategia eta lehiarako adimena zehazteko laguntza zerbitzuak sustatzeko, batetik, eta zerga eta lege arloko aholkularitza zerbitzuak bultzatzeko, bestetik.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa