(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak, Ziordiako bi kale nagusiak zolatzeko, 90.000 euroko diru-laguntza jarriko du asteartea, 2010.eko apirilak 13

Salanueva kontseilaria udalbatzarekin bildu da, proiektuaren berri jasotzeko


Kontseilaria Ziordian.

Salanueva kontseilaria Ziordiako udalbatzarekin bildu da, zolatze lanei buruz hitz egiteko. ( irudia handitu )

Toki Administrazioko kontseilaria, Amelia Salanueva Murguialday, eta Departamentuko zuzendari nagusia, Pedro Pegenaute Garde, Ziordiako Udaleko ordezkariekin bildu da gaur, herriko bi kale nagusiak zolatzeko proiektuko obrak zertan diren jakiteko eta udalbatzako kideekin herriko premia eta proiektuei buruz hitz egiteko. Aipatu bi kaleak zolatzeko aurrekontua 155.000 eurokoa da eta Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko Departamentuaren bitartez, 90.000 euro jarriko ditu.

Ziordiako Udalak gas, argi eta telefonoaren instalazioak kanalizatu ditu bi kale horietan eta, orain, jarduera amaitzeko, kaleak zolatuko dituzte.

Zehazki, 5.600 metro koadroan oraingo asfaltozko zola berrituko dute, baita beste eremu batean ere, hormigoizko zolata medio.


Ziordia.

Nafarroako Gobernuak 90.000 euro inguru jarriko ditu Ziordian bi kale zolatzeko. ( irudia handitu )

Tokiko Azpiegitura Planean (2005-2008), Sakanako Mankomunitatearen bitartez eta ur horniketaren alorrean, edateko ura tratatzeko estazioko hoditeri orokorra (estazioa Urdalur urtegiaren ondoan dago) eta Ziordiako depositu erregulatzailea lotu zituzten. Obra hori gauzatzeko 37.888 euro behar izan zituzten eta Toki Administrazioko Departamentuak 24.717 euro jarri zituen.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa