Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Salanueva kontseilaria udalbatzarekin bildu da, proiektuaren berri jasotzeko
Salanueva kontseilaria Ziordiako udalbatzarekin bildu da, zolatze lanei buruz hitz egiteko.
(
irudia handitu
)
Toki Administrazioko kontseilaria, Amelia Salanueva Murguialday, eta Departamentuko zuzendari nagusia, Pedro Pegenaute Garde, Ziordiako Udaleko ordezkariekin bildu da gaur, herriko bi kale nagusiak zolatzeko proiektuko obrak zertan diren jakiteko eta udalbatzako kideekin herriko premia eta proiektuei buruz hitz egiteko. Aipatu bi kaleak zolatzeko aurrekontua 155.000 eurokoa da eta Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko Departamentuaren bitartez, 90.000 euro jarriko ditu.
Ziordiako Udalak gas, argi eta telefonoaren instalazioak kanalizatu ditu bi kale horietan eta, orain, jarduera amaitzeko, kaleak zolatuko dituzte.
Zehazki, 5.600 metro koadroan oraingo asfaltozko zola berrituko dute, baita beste eremu batean ere, hormigoizko zolata medio.
Nafarroako Gobernuak 90.000 euro inguru jarriko ditu Ziordian bi kale zolatzeko.
(
irudia handitu
)
Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.