(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Caballero kontseilaria Tutera inguruko udaletako segurtasunari buruzko jardunaldi baten buru izan da asteartea, 2010.eko apirilak 13

Erriberako hiriburuko Foruzaingoak 479 pertsona atxilotu zituen 2009an


Escudero komisarioa, Caballero kontseilaria eta Barne Departamentuko zuzendari nagusia bileran.

Caballero kontseilaria Tutera inguruko udaletako segurtasunari buruzko jardunaldi baten buru izan da. ( irudia handitu )

Javier Caballero Martínez Nafarroako Gobernuko presidenteordea eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria Tuteran egon da gaur, inguru horretako bederatzi udalerri garrantzitsuenetako alkate eta zinegotziekin egindako bileran, herri horietan eta inguruan dagoen segurtasunaren egoera aztertzeko.

Gaurkoa Barne Departamentuak 3.000 biztanletik gorako udalekin egingo dituen topaketen artean lehenengoa izan da. Udal horietako batzuek tokiko polizia kidegoak dituzte (inguruan, besteak beste, Tutera, Castejón, Cintruénigo eta Corella). Bilera horien bidez, Foruzaingoarekin koordinazioa estutu nahi da eta tokiko segurtasun batzordeak eta planak sustatu nahi dira. Hain zuzen ere, plan horiek dokumentu estrategikoak dira, eta horietara egoeraren eta eskura dauden baliabide eta bitartekoen analisia egiten da eta helburuak eta ekintzak definitzen dira.

Gaurko topaketa goizeko 10etan hasi da Tuterako Foruzaingoaren egoitzan. Caballero kontseilariak azaldu duenez, Fouzaingoaren eta Estatuko Segurtasun Indarren arteko lankidetza operatiboa eta koordinazioa bideratu ondoren eta bi administrazioen, Nafarroakoa eta Estatukoa, borondatea “lotu” ondoren, segurtasun publikoaren “hirugarren zutabea indartzeko unea iritsi da”, hots, toki administrazioari eta tokiko poliziei dagokiena. Kontseilariak esan duenez, azken urteetan aurrera egin da Foruzaingoarekin koordinazio operatiboa eginez, hautaketa-prozesuetan eta trebakuntzaren homogeneizazioan, baina “oraindik asko dago egiteko”.

Bileran Barne Departamentuko zuzendari nagusia, Juan Ramón Rábade, eta Tuterako Foruzaingoaren egoitzako burua, Miguel Ángel Escudero, ere egon dira. Azken horrek udal ordezkarien aurrean 2009ko jardunen balantzea eta 2010eko helburuak aurkeztu ditu.

Jardunaldi horretara María Isabel Echave Blanco Tuterako Udaleko Hiritarren Segurtasun Arloko zinegotzia eta José Ángel Santamaría Suso Erriberako hiriburuko Foruzaingoaren burua joan dira. Cascanteko Udaletik, Antonio Irujo Redrado alkatea eta Jesús Matute udal agenteen kidegokoa bertaratu dira; Castejónetik, Pablo Navascués Sesma zinegotzia eta Fernando González García Udaltzaingoaren burua; Cintruénigotik, María Concepción Gómez segurtasun arloko zinegotzi delegatua eta Raúl Navascués Chivite toki poliziaren burua; Corellatik, José Javier Navarro Arellano alkatea eta Antonio Fernández Navarro udal poliziaren burua; Cortesetik, Javier Blasco Mendívil alkatea; Murchanteko Udaletik, Carlos Villafranca González alkatea; Ribaforadatik, Javier Carcavilla Martínez alkateordea; eta Alesbeseko Udaletik, María Carmen Segura Moreno alkatea, eta udal agenteen kidegotik, Crisantos Bretos Peralta.
 
Escudero komisarioa, Caballero kontseilaria eta Tuterako zinegotzia, pentsaurrekoan.

Caballero kontseilaria, Escudero eta María Isabel Echave Tuterako zinegotzia, segurtasunari buruzko bileraren ostean. ( irudia handitu )


Tuterako polizia-etxeko agenteek 479 pertsona atxilotu zituzten 2009an


Tuterako polizia-etxeko agenteek 2009an 479 pertsona atxilotu zituzten. Herritarren segurtasunari lotuta 234 atxilotu zituzten, eta 2008an 209. Agenteek 785 salaketa egin zituzten droga edo armen edukitzarekin edo trafikoarekin lotuta, 2008an baino 33 gehiago. Bestalde, herritarrek zigor izaerako 1.228 salaketa aurkeztu zituzten. Polizia Judizialak 676 ikerketa-atestatu egin zituen, 119 gehiago.

Bide segurtasunaren arloan, agenteek 245 pertsona atxilotu zituzten (302 2008an). 24.769 alkoholemia-proba egin ziren, eta horietatik %2 positiboak izan ziren. 2008. urtearekin alderatuta, 3.000 proba gehiago egin ziren eta indize arau-hausleak sei dezima egin zuen behera (%2,6 positibo 2008an). Gertaera horiengatik 265 gidari salatu zituzten eta 127 kasutan atestatuak bideratu ziren (aurreko urtean 370 eta 201 izan ziren).

Bestalde, agenteek 11.666 salaketa aurkeztu zituzten (13.110 2008an). Era berean, 638 istripu artatu zituzten (813 2008an). Istripu horietan 5 pertsona hil ziren, 2008an baino bi gutxiago. Amaitzeko, ingurumen arloan, Tuterako polizia-etxeak 225 salaketa jarri zituen (320 2008an) eta 162 isurketa eta 145 erreketa artatu edo ikertu zituen.

Foruzaingoak helburuen araberako planifikazio-sistema gehitu du. Bide-segurtasunaren arloan, Tuterako polizia-etxeak tokiko poliziekin kanpaina bateratuak handituko ditu hiriguneetan, baita alkoholaren eta droga-kontsumoaren kontrolak ere gidarien artean. Horrez gain, gidabaimenak kentzeko epaiak betetzea zainduko du. Herritarren segurtasun arloan patruilatzeak eta droga-kontsumoa eta armekin trafikatzea prebenitzeko kontrolak areagotuko dira. Delituak prebenitzeko eta kolektibo zehatzak sentsibilizatzeko, polizia-etxe honetako agenteek trebakuntza-hitzaldiak egiten jarraituko dute.
Dokumentazioa:
Tuterako Foruzaingoaren memoriaren laburpena eta 2010eko helburuak

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa