(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak arartekoa hartu du asteartea, 2010.eko apirilak 13

Enérizek erakunde horren urteko txostena eman dio, eta bertan Nafarroan zuzenbideko estatuak duen funtzionamendu ona nabarmendu da


Sanz Lehendakariak arartekoa hartu du. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko Lehendakariak Javier Enériz Olaechea Nafarroako arartekoa bulego ofizialean hartu du gaur. Azken horrek 2009. urteari dagokion txostena eman dio.

Arartekoak Lehendakariari txostenaren edukia azaldu dio. Laburpen modura adierazi du egindako kexetatik “ezin dela ondorioztatu zuzenbideko estatu sozial eta demokratikoa osatzen duten Nafarroako agintari publikoei dagozkien eginkizunetan akats estrukturalik egon denik”. “Are gehiago –jarraitzen du txostenak- ondorioztatu daiteke, herritarren kexek agerian uzten dituzten okerrak kenduta, Nafarroan oso ondo funtzionatzen duela estatuaren eredu aurreratu honek –nota altuarekin-”.

Ildo beretik, txostenaren arabera, “ondo funtzionatzen dute osasunak, hezkuntzak, gizarte-politikek, politika aktiboek, Ogasunak, herritarren segutasunak, lanek eta zerbitzu publikoek, etab., bai Foru Administrazioaren esparruan bai Toki Administrazioaren esparruan, baina horrek ez du esan nahi zerbitzu publikoak hobetzen jarraituko ez denik okerrak edo zabarkeriak antzematen direnean”.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa