(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Energia berriztagarriei buruzko goi mailako mintegi europarrean ehun aditu inguruk parte hartuko dute asteartea, 2010.eko apirilak 13

Jardunaldiak ostegunean eta ostiralean egingo dituzte Baluarten eta energia berriztagarrien gainean 2020rako dauden erronkak izango dituzte hizpide


Energia berriztagarriei buruzko goi mailako mintegi europarra Iruñean egingo dute aste honetan eta ehun aditu inguruk parte hartuko dute. Jardunaldiak hilaren 15ean eta 16an egingo dituzte, ostegunean eta ostiralean, Baluarte Batzar Jauregi eta Auditorioan. Mintegia Europar Batasuneko Espainiako Lehendakaritzaren esparruan antolatu du Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak, Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean, lema honen pean: “Jarduera Plan Nazionalak: energia berriztagarrien arloko erronkak, EBaren 2020rako helburuak betetzeko”. Adituek Europar Batasuneko energia garbien balantzea egingo dute, datozen hamar urteei begira. 

Ostegunean, estatu kideek energia berriztagarrien alorren 2020rako dauzkaten aurreikuspenez hitz egingo dute, baita jarritako helburuak lortzeko izan ditzaketen zailtasun politiko, sozial, teknologiko eta ekonomikoez ere. Teknologiari garrantzi handia emango diote, jarritako helburuak betetzeko tresna gisa.

Arratsaldean, bertaratuek Nafarroan dauden energia berriztagarrien instalazio batzuk bisitatuko dituzte, besteak beste: Energia Berriztagarrien Zentro Nazionala (gaztelaniaz CENER), Accionaren Energia Berriztagarriak Kontrolatzeko Zentroa eta Aerosorgailuen Entsegu Laborategia. 

Ostiralean, estatu kideen lankidetza mekanismoak izango dituzte hizpide, energia berriztagarriei buruzko zuzentarauan aurreikusitakoak, hain zuzen. Halaber, gai horretan jarritako helburuak betetzeko inbertsio premiez eta finantzaketa iturriez hitz egingo dute.

Izan ere, estatu kideak energia berriztagarrien gaineko jarduera plan nazionalak egiten ari dira, 2020rako jarritako helburuak betetzeko asmoarekin. Herrialdeek hamar urtera izango duten defizitari eta superabitari buruzko aurreikuspen txosten bat aurkeztu zuten 2009ko abenduaren 31n eta, orain, ekainaren 30a baino lehen, plan nazionalak entregatu behar dituzte. Horregatik, aste honetako mintegian estatu kideei plan horiek egiteko laguntza eskainiko diete. 

Jardunaldietan parte hartuko dute estatu kideetako Energia arloko zuzendari nagusiek edo haien ordezko agintariek, baita Europako energia agentzietako ordezkariek, Europako eta Espainiako energia berriztagarrien arloko enpresa elkarteek eta Nafarroako Gobernuko kideek ere. Mintegian parte hartzeko Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioaren gonbidapena jaso behar da.

Energia garbiei buruzko azalpena

Mintegi hori dela eta, Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalak, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuarekin elkarlanean, azalpen bat antolatu du: “Espainia, energia berriztagarrien ibilbidea”. Azalpen hori Baluarte Batzar Jauregi eta Auditorioko atarian emango dute.

Azalpenean islatu dute Espainian energia berriztagarrien sektorea teknologia eta enpresa aldetik nola garatu den. Ezagutzera eman dituzte, hain zuzen, parte hartzen duten enpresa eta erakundeen azpiegitura teknologikoak eta proiektuak eta foru erkidegoak energia garbien alde egin duen apustua. Horretarako euskarri grafikoak, ikus-entzunezkoak eta maketa interaktiboak baliatu dituzte.

Azalpenean parte hartu dute, Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalaz gain, honako hauek: Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioa (IDAEren bitartez); Nafarroako Gobernua; Ciemat; Red Electrica (REE); Cenifer; Abengoa; Acciona Energia; ACS Cobra; Alstom; EDP Renovaveis; Enel Unión Fenosa Renovables; Gamesa; Ingeteam; LM; MTorres; OPDE eta Sener-Torresol Energy. 

Dokumentazioa:
Programa del seminario sobre energías renovables

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa