(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

293.800 euro bideratu dira ehiza-barrutietarako laguntzetarako 2010ean asteazkena, 2010.eko apirilak 14

124.900 euro nekazaritzari egiten zaizkion kalteei aurrea hartzeko eta habitata hobetzeko dira, eta 168.900 euro ehizazainak kontratatzeko


Nafarroako Gobernuak 293.800 euro bideratuko ditu ehiza-barrutietarako laguntzetarako 2010ean, batetik, barrutietan ehizazainak kontratatzeko (168.900 euro) eta bestetik, nekazaritzari egiten zaizkion kalteei aurrea hartzeko eta ehiza espezieen habitata hobetzeko (124.900 euro).

Laguntzen bi deialdiak eta horien ezaugarriak Begoña Sanzberro Iturriria Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak sinatutako foru-aginduetara bildu dira eta gaur argitaratu dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aipatutako lehenengo kasuan, barrutietan ehizazainak izan daitezela sustatu nahi da, ehiza antolatzeko planaren arabera behar duten zaintza izan dezaten, eta, orobat, Administrazioaren, ehiztarien eta nekazarien arteko lotura lana egin dezaten, nekazaritzari eragiten zaizkion kalteak kontrolatu eta haiei aurrea hartzeko eta ehiza-espezieen kontrola eta segimendua egiteko, kudeaketa iraunkorreko irizpideei jarraikiz.

Bigarren kasuan, laguntzak bideratuko dira hesiak jartzera labore iraunkorrak edo balio ekonomiko handikoak babesteko, ehiza espezieek sorrarazten dituzten kalteak saiheste edo murrizte aldera. Ehiza aprobetxamenduaren titularrek, ukitutako jabeekin batera, babes sistema horiek paratu behar dituzte kalteen arriskua saihesteko. Bestalde, ehizarako basa fauna babesteko eta mantentzeko beharrezkoak dira habitata hobetzeko jarduerak, hala nola ehizarako ereintzak edo putzu txikiak egitea.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa