(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta ADIFek lankidetza-hitzarmena sinatu dute Noainen nodo logistiko baten bideragarritasuna aztertzeko asteazkena, 2010.eko apirilak 14

Horren bidez Foru Komunitateko merkantzien garraioan intermodalitatea sustatu nahi da


Transcripción textual del video

Laura Alba Cuadrado Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak eta Antonio González Marín Trenbide Azpiegituren Administratzailea (ADIF) enpresa-erakunde publikoaren presidenteak Nafarroako Jauregian lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur goizean elkarrekin Iruñea Inguruan Nodo Intermodala Integratzeko Proiektuaren Bideragarritasun Azterketa egiteko, Foru Komunitateko merkantzien garraioan intermodalitatea sustatzeko.

Alba kontseilariak eta Antonio González Marín ADIFeko presidenteak lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Gobernuak eta ADIFek lankidetza-hitzamena sinatu dute Noainen nodo logistiko intermodalaren bideragarritasuna aztertzeko ( irudia handitu )

Laura Alba Cuadrado Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak eta Antonio González Marín Trenbide Azpiegituren Administratzailea (ADIF) enpresa-erakunde publikoaren presidenteak Nafarroako Jauregian lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur goizean elkarrekin Iruñea Inguruan Nodo Intermodala Integratzeko Proiektuaren Bideragarritasun Azterketa egiteko, Foru Komunitateko merkantzien garraioan intermodalitatea sustatzeko.

Akordio horren bidez lankidetza ezarri eta arautu nahi da, lehenengo eta behin, Noainen Zentro Logistiko Intermodala integratu eta garatzearen bideragarritasuna zehazteko. Azterketan aldeko balorazioa agertuz gero, Iruñeko Garraioen Hiriaren eta Noaingo merkantzien geltokiaren 4. fasearen garapen integratua egin ahal izango litzateke, Nafarroan kokatutako enpresei merkantzien garraiorako intermodalitatea bermatuz.
 

Beraz, azterketaren bidez Zentro Logistiko Intermodalerako dagoen merkatu potentziala ezagutuko da, eta proiektua bideragarria bada, hori garatzeko kudeaketa-eredu eta negozio-planik egokienak aztertuko dira.

Albak nabarmendu duenez, “azterketa honi esker proiektuaren bideragarritasuna jakingo dugu eta, gainera, Nafarroako Gobernuak Iruñeko Garraioaren Hiriak izaera intermodala izateko dituen asmoei zer neurritan erantzuten dien jakingo dugu. Gainera, ADIFek ere bere instalazioak optimizatu nahi ditu Noaingo merkantzien geltokian, plan estrategikoarekin bat etorriz”. Kontseilaiaren arabera bideragarritasun-azterketaren kostua 54.000 eurokoa izango da eta Iruñeko Garraioaren Hiriak finantzatuko du.


Alba kontseilariak eta Antonio Gonzálezek hitzarmena aurkeztu dute.

Alba kontseilariak eta Antonio Gonzálezek hitzarmena aurkeztu dute. ( irudia handitu )

Bestalde, González Marínek adierazi duenez, akordio hau sinatzea lehen pausoa da “elkarren artean hurbil dauden bi zentro logistiko egotetik eratorritako sinergiak aprobetxatzeko; modu horretan garraio intermodalaren nodoa sustatuko da, trenbide eta errepide bidezko garraio-eragiketak integratuta”.

Lankidetza hau Nafarroako Gobernuaren eta Sustapen Ministerioaren ildo estrategikoaren barruan sartzen da, merkantziak trenbidearen bidez garraiatzea sustatzeko, zerbitzuak emateko kudeaketa-eredu berriak aplikatuta eta nodo intermodalak garatuta. ADIF Sustapen Ministerioari atxikitako organismo publikoa da eta Noaingo merkantzien geltokiaren jabea da. Abiadura Handiko trena iristean, geltoki horretan pilatuko dira merkantzien trenbide bidezko garraioari lotutako Nafarroako jarduera guztiak.

Sinadura-ekitaldian, besteak beste, agintari hauek egon dira: Susana Labiano Bastero Garraio zuzendari nagusia; Agencia Navarra del Transporte y la Logística eta Ciudad del Transporte de Pamplona sozietate publikoen zuzendariak, Javier Echarte Vidal eta Enrique Díaz Moreno, hurrenez hurren; eta Miguel Ángel Campo Azpiegituraren (ADIF) Ustiapen zuzendari nagusia.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa