(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 806.000 euroko inbertsioak onartu ditu Lizarra Lurraldeko udalerri batzuetako azpiegituretarako osteguna, 2010.eko apirilak 15

Gobernuak ia 500.000 euro finantzatu ditu 2009-2012 Tokiko Azpiegitura Planaren bidez


Lezaungo udalerria

Lezaungo irudia, bertan egingo diren obra batzuk Nafarroako Gobernuaren Tokiko Azpiegituren Planari esker finantzatuko dituen udalerrietako bat ( irudia handitu )

Tokiko Administrazioko kontseilariak, Amelia Salanueva Murguialday andreak, 805.578,8 euroko inbertsioak onartu ditu Lizarra Lurraldeko udalerri batzuetako udalerrietako azpiegiturak hobetzeko. Obra horiek 2009-2012 Tokiko Azpiegituren Planean bilduta daude, era horretan, hobekuntza proiektuak gauzatzeko Nafarroako udalerrietan. Horrela, Nafarroako Gobernuaren eskutik 499.015,36 euroko diru-laguntza jasoko dute.

Ondoren, ordena alfabetikoan, ondokoak zehazten dira: udalerriak eta erakunde onuradunak dagozkien obrekin, emandako diru-laguntzak eta inbertsio osoaren zenbatekoa (parentesi artean):

- ACEDOKO KONTZEJUA: 45.588,47 € (65.126,38 €). Aurkeztutako proiektuak Acedoko udalerriko argiztapen publikoa berritzea biltzen du, zehazki zeharbide tarteetan eta argiztapenik ez den zonaldeetan. Zehatz-mehatz, jarduerak ondokoak dira: zeharbideetan, argiztapena itxitako argien bidez egingo da, 150 wattekoak, distantzia arteko alde baterako banaketarekin eta ezarpen altuerarekin; hirigunean, farol antzeko argiak instalatuko dira, 4 metro altuerako fundizio zutabeetan; elikatze aire eta lur azpiko lineak argi puntuetara berritzea; obra zibilak, kutxatilak, lur azpiko kanalizazioak eta zimendu oinarriak zutabeetarako, eta aginte zentroaren eraberritzea; 86.912,23 (124.160,33). Zenbateko hori kontzejuko kale batzuk zolatzeko erabiliko da, 2.552 m2 exekutatzeko; 35.714,97 (51.021,38), Acedoko Kontzeju Etxearen teilatua berritzeko obrak egiteko, teilatua ordezteko 395 m2-ko azaleran.

-BAQUEDANOKO KONTZEJUA: 4.801,51 € (6.859,30 €). Dirua Kontzejuaren aretoan beroko punpa erako aire egokituko instalazioa jartzeko da.

-ECALAKO KONTZEJUA: 36.013,95 € (46.734,81 €). Hilerrirako bidea eta udalerriko bestelako kaleen zoladura berritzeko obrak egingo dira, 16 zentimetro lodierako HP-35 Kp/cm2-ko hormigoi sulfoerresistenteko zoru baten bidez. Halaber, 5 cm lodierako zagor naturaleko eta 15 cm lodierako zagor artifizialeko oinarria exekutatuko da. Isurketak bidearen ardatzera bideratuko dira eta aurrefabrikatutako hormigoizko ubide zentrala kokatuko da. Exekutatu beharreko azalera 354 m2-koa da hilerrirako bidean eta 688 m2-koa gainontzeko kaleetan.

-GUESÁLAZ: 42.970,77 € (111.619,26 €). Dirua Udaletxeko behe solairua egokitzeko erabiliko da zerbitzu administratiboetarako, umeltasunak zuzentzeko sotoa saneatzeko eta teilatu eta fatxadetan esku-hartzeko.

-LEZAUN: 176.661,88 € (252.374,12 €). Proiektuaren arabera, Nagusia eta San Pedro kaleetako tarte batzuk zolatzeko obrak egingo dira. Egungo zoladura altxatu egingo da zoru-paketea sartzeko eta ondoren zolatzeko. Lurzorua zagor naturalarekin erregularizatuko da eta 15 cm lodierako zagor artifizialeko oinarria zabalduko da. Kaleen zoladura 18 cm-ko hormigoizkoa izango da, zeharkako akabera marradunarekin eta bi aldeetan , “Lezaun Harria” galtzada-harriz simulatutako espaloiak. Bidearen ardatzean aurre fabrikatutako hormigoizko ubide zentrala jarriko da euri urak jasotzeko.

-MONTEJURRAKO MANKOMUNITATEA: 32.839,14 € (54.419,13 €), La Victoria eta Bajera de Piedramillera kaleetako horniketa eta saneamendu sareak berritzeko erabiliko dira. Existitzen diren hodiak ordeztu egingo dira, eta horien ordez, lurzoru oldarkorretarako fundizio harikorreko horniketak jarriko dira, 80 mm diametrokoak eta 63 mm polietilenozkoak; halaber, 250 mm diametroko PVCzko saneamendu-hoditeria.

- PIEDRAMILLERA: 5.605,51 € (7.006,89 €). 18 cm lodierako HP-35 hormigoizko zoladura eta azaleko akabera marraduna La Victoria kalearen tarte batean. Bidearen ardatzean aurre fabrikatutako hormigoizko ubidea jarriko da.

-TORRES DEL RIO: 11.291,94 € (56.807,22 €). Dirua udalerriko hilerria eraberritzeko erabiliko da. Obra horietan ondokoak egingo dira: biltegia botatzea, barrualdearen urbanizazioa eta saneamendua, eta eraikinaren eraberritzea.

- UBAGOKO KONTZEJUA: 13.604,91 € (19.435,58 €), Barrio Frío kaleko zoladura obrak zabaltzeko, zehazki kale Nagusiak eta lehen aipatutako kaleak mugatzen duten zonaldean; halaber, nekazal nabe txikia eta berdegunea, bertan plaza txikia lortuta. Kale Nagusia eta ondoko partzela eusteko, hormigoi armatuko harresia eraikiko da. Jardungo den azalera 130 m2 ingurukoa da.

- VILLATUERTA: 7.010,08 € (10.014,40 €) bideak eraikitzeko udalerriko hilerriaren barrualdean.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa