(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan bizi diren erkidegoz kanpoko lagunen %88 legezko egoeran dago osteguna, 2010.eko apirilak 15

Legez kanpokoen tasak %44,8tik %11,7ra egin du behera bost urtean


Nafarroan bizi diren erkidegoz kanpoko lagunen %88 legezko egoeran dago (2009ko urtarrilaren 1eko datua da). Hori, Nafarroako Gobernuaren Etorkinentzako Arreta Bulegoak argitaratzen duen Enfoques aldizkariaren zortzigarren zenbakiaren arabera.

Erroldako behin betiko zenbakien arabera, iaz erkidegoz kanpoko 47.831 lagun zeuden foru erkidegoan erroldatuta eta horietatik 41.353 lagunek egoitza erregistroa eta txartela zeukaten. Beste 897 lagunek ikasteko baimena zeukaten. Beraz, 5.600 lagun inguru (%11,7) daude legez kanpoko egoeran. 

Enfoques aldizkariaren arabera, legez kanpokoen tasa “asko jaitsi da” bost urtean: 2005ean %44 zeuden eta 2009an %11,7. Aldizkariaren arabera, arrazoiak dira estatuak 2005ean hasitako erregularizazio prozesua (prozesu horren ondorioz 16 puntuko jaitsiera gertatu zen 2005etik 2006ra) eta Errumania eta Bulgaria 2007an Europar Batasunean sartzea.

Jatorriari begiratuta, legez kanpoko egoeran daudenen portzentajeak herrialde handi guztietan egin du behera 2005etik 2009ra. Asiako portzentajeak, ordea, %15etik %27ra egin du gora 2007tik 2009ra. Hala ere, eragin gutxi dauka portzentaje osoan, Asiako 400 lagun baino gutxiago baitaude. 

Estatuan, 2009an, erkidegoz kanpoko 600.000 lagun inguru zeuden legez kanpoko egoeran (3,3 milioi erroldatuta zeuden eta 2,7 milioi lagunek egoitza txartela edo ikasteko baimena zeukaten). Horrek esan nahi du legez kanpokoen portzentajea %18,5ekoa zela estatuan; Nafarroan, aldiz, %11,7koa. 

Hala ere, foru erkidegoan bezala, estatuan ere legez kanpokoen portzentajeak hogeita hamar puntu baino gehiago egin du behera. 2005ean, Espainian bizi zen erkidegoz kanpoko bi lagunetatik (%50) bat legez kanpoko egoeran zegoen, eta iaz bostetik bi (%18,5). 


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa