(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Europar Batasunak 2020rako dauzkan erronkak aztertuko dituzte Iruñean, energia berriztagarriei buruzko mintegi europarrean osteguna, 2010.eko apirilak 15

Aurkezpen ekitaldiko buruak Miguel Sanz Presidentea eta Energia arloko estatu idazkaria, Pedro Marin Uribe, izan dira


Marin, Sanz eta Lowe hegazkin istripua oroitzeko minutu bateko isilunean.

Energia berriztagarriei buruzko mintegi europarra minutu bateko isilunearekin hasi dute. ( irudia handitu )

Iruñean, gaur eta bihar, energia berriztagarriei buruzko goi mailako mintegi europarra egingo dute, Europar Batasunak datozen hamar urteetarako arlo horretan dauzkan erronkak aztertzeko. Mintegia Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak antolatu du, Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean. Jardunaldietan ehun aditu inguruk parte hartuko dute jardunaldietan.

Aurkezpen ekitaldiko buruak foru erkidegoko Presidentea, Miguel Sanz, eta Energia arloko estatu idazkaria, Pedro Marin Uribe, izan dira. Europar Batasunaren aldetik bertaratu da Europako Batzordeko Energia arloko zuzendaria, Philip Lowe. Ekitaldiaren hasieran minutu bateko isilunea egin dute, Poloniako errepublikako burua, Lech Kaczynski, eta joan den larunbatean Errusia mendebaldeko Smolensk herrian gertatutako hegazkin istripuan hildako gainerako guztiak gogoratzeko. 

Inaugurazio ekitaldiaren aurretik, agintariak “Espainia, energia berriztagarrien ibilbidea” erakusketa ikustera joan dira, Baluarte Batzar Jauregi eta Auditorioko atarira. Erakusketa horretan islatu dute Espainian energia berriztagarrien sektorea teknologia eta enpresa aldetik nola garatu den.

Agintariak “Espainia, energia berriztagarrien ibilbidea” erakusketan.

Agintariak energia berriztagarriei buruzko mintegi europarra dela eta antolatutako erakusketan. ( irudia handitu )

EBak energia berriztagarrien alorrean dauzkan erronkak

Mintegia antolatu dute Europar Batasuneko Lehendakaritza Espainiaren esku dagoelako, eta Baluarten gauzatuko dute, lema honen pean: “Jarduera Plan Nazionalak: energia berriztagarrien arloko erronkak, EBaren 2020rako helburuak betetzeko”. Adituek Europar Batasuneko energia garbien balantzea egingo dute, datozen hamar urteei begira. 

Gaur, estatu kideek energia berriztagarrien alorren 2020rako dauzkaten aurreikuspenez hitz egin dute, baita jarritako helburuak lortzeko izan ditzaketen zailtasun politiko, sozial, teknologiko eta ekonomikoez ere. Teknologiari garrantzi handia emango diote, jarritako helburuak betetzeko tresna gisa. 

Arratsaldean, bertaratuek Nafarroan dauden energia berriztagarrien instalazio batzuk bisitatuko dituzte, besteak beste: Energia Berriztagarrien Zentro Nazionala (gaztelaniaz CENER), Energia Berriztagarriak Kontrolatzeko Accionaren Zentroa eta Aerosorgailuen Entsegu Laborategia. 

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Programa del seminario europeo de energías renovables
Discurso del Presidente Sanz

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa