(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Caballero kontseilariaren arabera polizia-eredua “konpondu gabeko arazoa” da Espainian ostirala, 2010.eko apirilak 16

Lehen presidenteordeak Nafarroako ereduari buruzko hitzaldia eman du San Adriángo Polizia, Suhiltzaile eta Larrialdien jardunaldietan


Caballero kontseilaria hitzaldia.

Caballero kontseilariaren arabera polizia-eredua “konpondu gabeko arazoa” da Espainian. ( irudia handitu )

Javier Caballero Martínez Nafarroako Gobernuko lehen presidenteordearen eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren ustez, ezinbestekoa da polizia-ereduaren definizioari “premiaz” heltzea, estatu autonomikoaren gaur egungo eraketan. Kontseilariaren esanetan, “konpondu gabeko arazo” honek “adostasun zabala eragin beharko luke nazioko alderdi nagusien artean eta erakunde zentralen eta autonomikoen artean”. 
Caballero kontseilariak azalpen hauek San Adriango Polizia, Suhiltzaile eta Larrialdien IX. Jardunaldietan eman ditu. Lehen presidenteordeak “Polizia-eredua Nafarroan” izeneko hitzaldia irakurri du hiritarren segurtasunari buruzko mintegian. Mintegi horretan Polizia Kidego Nazionaleko, Foruzaingoko, Guardia Zibileko edo Arabako miñoietako arduradunek ere ikastaroak emango dituzte, baita Gobernu Ordezkaritzako teknikariek eta epaileek ere.

Polizia-ereduari dagokionez, Caballero kontseilariak esan du autonomia-erkidegoek ingurumen-arloko eskumenak esleituta izatea eta oro har polizia autonomikorik ez izatea “kontraesana” dela. Modu horretan, autonomia-erkidego askotan Ingurumen zaindariak kidego kuasipolizial moduan eratu dira eta polizia judizialaren eginkizunak ere badituzte. Horrez gain, kontseilariak aipatu duenez, tokiko polizien koordinazioaren esparruan zenbait esperientzia garatu dira, hala nola Bescam (herritarren segurtasun brigadak Madrilgo autonomia-erkidegoan), udalez gaindiko polizia-eginkizunak dituena, eta Balearretako Polizia Turistikoa.

Horrez gain, polizia autonomikoak ez zituzten autonomia-erkidegoak kidego horiek sortzea eskatzen ari dira edo kidego horiek abian jartzen ari dira. Beste autonomia-erkidego batzuk eskumenak handitzen ari dira, Barne Ministerioarekin lankidetza eginda.

“Azken finean, nabarmena da arazoa badagoela”, azpimarratu du Caballerok. Kontseilariaren esanetan, “behin betiko konponbidea” “atzerapen gabe” jorratu behar da, horrela egiten ez bada “beharrezkoak ez diren tentsioak sortzen ari direlako eta batzuetan egokiak ez diren konponbideak hartzen direlako; konponbide horiek koiuntura politikoari erantzuten diote, benetako planifikazioari baino”.

Nafarroako polizia-eredua

Hitzaldian, Caballero kontseilariak Nafarroako Gobernuaren segurtasun-ereduaren oinarrizko ildoak azaldu ditu, Nafarroan sortutako “polizia-ereduak une honetan Espainian interes handia sortzen baitu”.

Kontseilariak azaldu duenez, Estatua botere politikoaren hiru planotan eratuta dagoenez (estatukoa, autonomikoa eta tokikoa), Nafarroako segurtasun-sistemak aldi berean jarduten duten hiru administrazioen aitorpena du oinarri, eta koordinazio eta lankidetza esparrua, “legezko betebeharra”, adierazi du.

Kontseilariak azaldu duenez, estatuarekiko lotura eta koordinazio esparrua argitu da (Nafarroako Segurtasun Batzordearen eta oraintsu sortu den Polizia Koordinazioko Batzordearen bidez); Nafarroako segurtasun-sistemak, Foruzaingoaren jardunak eta tokiko polizien koordinazioak oinarri izan behar duen arau-esparrua; eta Foruzaingoaren eta kidego horretako efektiboen barne garapena eta horien lurralde-hedapena.

“Argi dago polizia-ereduak ezin duela estatuaren lurralde-egitura alde batera utzi eta lurraldean hiru botere-plano aldi berean dauden bezala hiru polizia-plano aldi berean egon behar dira, estatuaren segurtasuna edo autonomia-erkidegoaz gaindikoa, autonomia-erkidegoko segurtasuna eta tokiko segurtasuna”, defendatu du Caballerok. Kontseilariaren esanetan, “logikoa da administrazio bakoitzak bere osagai instrumentala izatea bertako segurtasun-politikoen zerbitzura eta nabarmena da hori ez dela gaur egun gertatzen”.

Dokumentazioa:
Caballero kontseilariaren hitzaldia Nafarroako polizia-ereduari buruz

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa