(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ogasunak 260 milioi € inguruko itzultzeak kalkulatzen ditu gaur hasi den errentaren kanpainan
ostirala, 2010.eko apirilak 16

474.000 zergaduni dagozkien 334.000 aitorpen jasotzea aurreikusi da


Ogasunaren bulegoa 2009ko errenta aitorpenaren kanpaina ireki den egunean.

Ogasunaren bulegoa 2009ko errenta aitorpenaren kanpaina ireki den egunean. ( irudia handitu )

Nafarroako Ogasunak 260 milioi euro inguru itzuliko ditu 2009ko errentaren kanpainan. Aurreikuspenen arabera, 474.000 zergaduni dagozkien 334.000 aitorpen egingo dira. Ogasunak herritarrengandik 165 milioi euro jasotzea espero du. Nafar guztientzat saldo positiboa eta Foru Ogasunerako 95 milioiko saldo negatiboa ekarriko du.

Gogoan izan behar da etxeetara 183.000 aitorpen-proposamen bidali direla, 250.000 zergaduni dagozkienak; era berean, beste 40.000 zergadunek aitorpena internet bidez egitea espero da. Hori dela eta, kanpainako egun hauetan Ogasuneko bulegoetan eta banku-entitateetan 150.000 zergaduni dagozkien 110.000 aitorpen inguru egitea espero da. Hala baieztatu du Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteordeak eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak Nafarroako Foru Ogasunaren Iruñeko bulegoan, Monjardín kaleko 3. zk.an, 2009ko Errenta Aitorpenaren Kanpainako lehen egunean.

Bisitan, kontseilariak José Ignacio Pérez de Albéniz Andueza Ogasuneko zuzendari-kudeatzailea eta Raúl Goñi Errentaren Kanpaina Zerbitzuko zuzendaria alboan izan ditu. Kontseilariak gehitu duenez, itzultzeen %90 uztailaren 1a baino lehen egingo dira (izatez, Foru Ogasunak 82,2 milioi euro jaso ditu, etxera bidalitako 183.000 aitorpen-proposamenei dagozkienak; zergadunen %70i itzultzea egokitu zitzaien).

Aitzitik, igorritako proposamenaren arabera “ordaindu” behar dutenei zordundutako kopurua bi ordainketatan helbideratzen zaie, uztailaren 2an eta azaroaren 22an. Proposamenarekin ados ez daudenek aitorpena apurtu eta aitorpen berria egin behar dute epearen barruan.

Horrez gain, joan den apirilaren 7an aitorpenak internet bidez aurkezteko epea ireki zen, www.navarra.es orrialdean, Aste honetan, 1.000 pertsonak baino gehiagok aitorpena Nafarroako Gobernuaren web orrian aurkeztu dute. Teknologia berrien erabilera sustatzeko, Ogasunak zergadun horien itzultzeen zenbatekoa gehienez astebeteko epean ordaintzeko konpromisoa hartu du.

 
Gainera, Ogasunaren web orri zehatz hori herritarrentzat funtsezko informazio baliabidea bihurtzen ari da. Modu horretan, Nafarroako atarian Aitorpen Kanpainarako ireki den atal zehatzak bi astetan 27.500 sarbide baino gehiago izan ditu. Kontsultarik ohikoena “Zenbat ateratzen zait” simulazioa da, 5.000 sarbide baino gehiagorekin, eta ondoren, datu fiskalen kontsulta, 1.400 erabiltzailerekin.

Bestalde, aurretiazko hitzordu sistemaren lehenengo bi egunetan 10.401 hitzordu inguru eman dira Foru Ogasunaren bulegoetako batean aitorpena egiteko. Hitzordu horietako gehienak telefonoz eman ziren (hala ere, izapide hau internet bidez ere egin daiteke).

Foru Ogasunak beste bost bulego ditu, Iruñeko Monjardín kalekoaz gain. Bulego horietan 73 pertsonak lan egiten dute 8.30etik 14.30era. Zehatz esanda, leku hauetan daude: Barañain (Comercial etorbidea, 22), Burlata (Ezcabazábal plaza, 9), Lizarra (Plaza de la Coronación, 2); Tafalla (Teófano Cortés plaza, 10) eta Tutera (Sancho el Fuerte plaza, 8).

Bulego horietara joateko aurretiazko hitzordua joan den apirilaren 14tik eska daiteke, 901 505 505 telefono-zenbakian, 8.30etik 17.30era; telefono-zenbaki horretan 30 operadore daude, www.navarra.es web orrian. Aitorpena 21 finantza-entitate laguntzaileetako batean ere aurkez daiteke. Azken horiek 1.300 arreta-puntu baino gehiago eskaintzen dituzte.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa