(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Adindunen Erakundeen Espainiako Konfederazioari eman diote Vianako Printzearen Mendekotasunaren Arretarako Saria ostirala, 2010.eko apirilak 16

Epaimahaiak zazpi finalisten artetik aukeratu du konfederazioa


Transcripción textual del video

Adindunen Erakundeen Espainiako Konfederazioak (CEOMAk) irabazi du Vianako Printzea Mendekotasunaren Arretarako Sariaren lehen edizioa, lokailuak zentzuz erabiltzeko programa bati esker; programaren izena da "Adindunak eta alzheimerdun gaixoak askatzea".

CEOMA irabazi asmorik gabeko erakundea da, adindunen eskubideen alde lan egiteko sortua. Konfederazioak 40 erakunde ordezkatzen ditu, estatukoak eta nazioartekoak; erakunde horiek, halaber, milioi bat bazkide baino gehiagoren eta ia 1.500 elkarteren ordezkari dira. Konfederazioa, Antonio Burgueño doktorea zuzendari duela, jarduera eta ikerketa ugari ari da egiten mendekotasunak dituen eta egoitzetan ingresatuta dagoen jendea lotzeko erabiltzen diren lokailuen inguruan. Aipatu programaren helburua da egoitzetan ingresatuta dagoen jendearekin lokailu fisiko eta kimikoak hobeto erabiltzea eta, horretarako, erabilera murriztea.

Hautagaitza aurkeztu etab abestu dute, besteak beste, Estatuko Fiskaltza Nagusiaren Adindunen Eskubideak Babesteko eta Defenditzeko Fiskaltzak, Centro de Referencia de Alzheimer Fundacion Reina Sofia erakundeak, ONCEk, ONCE Fundazioak eta Jubilo taldeak.

Epaiaren berri gaur eguerdian eman dute Nafarroako Gobernuko Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak, Maria Isabel Garcia Malok; Nafarroako Kutxako Marketin zuzendariak, Jose Miguel Albizuk; eta epaimahaiko buruak, Alexander Kalachek.

Vianako Printzearen Mendekotasunaren Arretarako Sariaren epaimahaia.

Vianako Printzearen Mendekotasunaren Arretarako Sariaren epaimahaia. ( irudia handitu )

Adindunen Erakundeen Espainiako Konfederazioak (CEOMAk) irabazi du Vianako Printzea Mendekotasunaren Arretarako Sariaren lehen edizioa, lokailuak zentzuz erabiltzeko programa bati esker; programaren izena da "Adindunak eta alzheimerdun gaixoak askatzea".

CEOMA irabazi asmorik gabeko erakundea da, adindunen eskubideen alde lan egiteko sortua. Konfederazioak 40 erakunde ordezkatzen ditu, estatukoak eta nazioartekoak; erakunde horiek, halaber, milioi bat bazkide baino gehiagoren eta ia 1.500 elkarteren ordezkari dira. Konfederazioa, Antonio Burgueño doktorea zuzendari duela, jarduera eta ikerketa ugari ari da egiten mendekotasunak dituen eta egoitzetan ingresatuta dagoen jendea lotzeko erabiltzen diren lokailuen inguruan. Aipatu programaren helburua da egoitzetan ingresatuta dagoen jendearekin lokailu fisiko eta kimikoak hobeto erabiltzea eta, horretarako, erabilera murriztea. 

Hautagaitza aurkeztu eta babestu dute, besteak beste, Estatuko Fiskaltza Nagusiaren Adindunen Eskubideak Babesteko eta Defenditzeko Fiskaltzak, Centro de Referencia de Alzheimer Fundacion Reina Sofia erakundeak, ONCEk, ONCE Fundazioak eta Jubilo taldeak.
 
Epaiaren berri gaur eguerdian eman dute Nafarroako Gobernuko Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak, Maria Isabel Garcia Malok; Nafarroako Kutxako Marketin zuzendariak, Jose Miguel Albizuk; eta epaimahaiko buruak, Alexander Kalachek.

Sarituaz gain, honako hautagai hauek zeuden: Jesus Vazquez Vaquero irakaslea, Neurokirurgiako mediku espezialista; Teresa Silva Fernandez, kirolaria eta minusbaliatuak kirola medio gizarteratzea helburu duen Tambien Fundazioaren sortzailea; Hezkuntzarako Teknologien Aragoiko Zentroa, komunikazio handigarri eta alternatiboaren Aragoiko ataria sortzeagatik; Jim Van Oos doktorea, psikiatrian aditua den mediku holandarra; Kongoko Errepublika Demokratikoko Staff Benda Bilili musika taldea; eta Atena Psicoballet fundazioa. 

Saria eman duen epaimahaiko burua Alexander Kalache izan da, Osasunaren Mundu Erakundeko doktore aditua. Epaimahaiko gainerako kideak hauek ziren: Luis Cayo Perez Bueno, Minusbaliatuen Ordezkarien Espainiako Batzordeko (CERMI) burua; Rocio Fernandez Ballesteros, ebaluazio psikologikoko katedraduna Madrilgo Unibertsitate Autonomoan; Pablo Martinez Lage, medikuntzan doktorea eta neurologoa, CITA-Alzheimer Fundazioko (Donostiako Ikerketa eta Terapia Aurreratuen Zentroko) neurologia ataleko zuzendaria; Jose Luis Vazquez Barquero, psikiatriako katedraduna Kantabriako Unibertsitatean; eta, lehiaketa antolatu duten bi erakundeen ordezkari gisa, Garcia Malo kontseilaria eta Rosa Jaso, Nafarroako Kutxako gizarte arloko zuzendaria eta alboko zuzendariorde nagusia.

Nafarroako Gobernuak 2010eko urtarrilaren 11n sortu zituen Vianako Printzea Nafarroako Nazioarteko Sariak. Asmoa da sari horien bitartez edozein herrialdeko partikularrek eta erakundeek hiru arlo hauetan egindako lana aintzatestea: kultura, elkartasuna eta lankidetza, eta mendekotasunak dituen jendearentzako arreta. Kontseilariak esan bezala, beraz, Vianako Printzearen Mendekotasunaren Arretarako Nazioarteko Sariaren lehen edizioa eraman dute aurrera, Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Kutxak sustatuta.

Sariaren helburua da mendekotasuna murrizte aldera eta mendekotasunak dauzkan jendearen bizimodua hobetzeko jarduera berritzaileak, ikerketa garrantzitsuak eta ekimenak sustatzen dituzten pertsona eta erakundeen lana aintzatestea. Edizio honetan saria 40.000 eurokoa da eta zenbateko hori Gizarte Gaietako Departamentuak jarriko du. Nafarroako Kutxak, bere aldetik, saria antolatzeko gastuak ordainduko ditu, gehienez 40.000 euro.

Lehenbiziko edizio honetan 61 hautagaitza aurkeztu dituzte eta, deialdiko oinarrietan ezarri bezala, zazpi finalista aukeratu dituzte, eta finalista horietatik aukeratu dute sariduna.

Azkenik, Garcia Malo kontseilariak eskerrak eman dizkio Nafarroako Kutxari, saria babesteagatik eta antolaketak parte hartzegatik. Epaimahaiko buruari ere eman dizkio eskerrak, lan handia egin duelako.

Harremanetarako: CEOMAko burua, Jose Luis Meler. Telefono zenbakia: 915735262. Helbide elektronikoa: jmler40@ceoma.org

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
CEOMA
Acta del jurado

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa