(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako 180 ikaslek parte hartuko dute aurten Eskola Bidaiariak programan ostirala, 2010.eko apirilak 16

Programa hori medio, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek beste erkidego batzuetako natura, gizarte eta kultura ezagutuko dituzte


Nafarroako 180 ikaslek parte hartuko dute aurten Eskola Bidaiariak programan. Ekimen hori Hezkuntza Ministerioak sustatzen du, autonomia erkidegoekin elkarlanean. Helburuak dira, batetik, 10 eta 11 urteko ikasleek, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoek, alegia, estatuko beste eskualde bateko natura, gizartea eta kultura ezagutzea; eta bestetik, beste kultura batzuenganako errespetua eta lurralde arteko elkartasuna sustatzea.

Foru erkidegoan lehenbizikoz Sartagudako Nuestra Señora del Rosario ikastetxe publikoak parte hartu du. Ikastetxe horretako ikasleak Balear Uharteetan pasako dute astea, Astuariasko German Fernandez Ramos ikastetxe publikoko eta Avilako Haur eta Lehen Hezkuntzako Concepcion Arenal ikastetxeko talde banarekin. 

Datorren astetik aurrera beste hamaika ikastetxe publikotako ikasleek parte hartuko dute programan; aurren-aurrena honako hauek: Erronkariko Julian Gayarre (Toledo, apirilaren 20tik 26ra), Oteitzako San Salvador (Galizia, maiatzaren 4tik 10era), Funesko Elias Teres (Murtzia, maiatzaren 11tik 17ra), Andosillako Virgen de la Cerca (Valentzia, maiatzaren 17tik 23ra), Mendabiako San Francisco Javier (Asturias, maiatzaren 23tik 29ra) eta Zarrakazteluko Virgen de la Oliva (Andaluzia mendebaldea, ekainaren 1etik 7ra). 

Udazkenean ikastetxe hauetako ikasleek bidaiatuko dute: Lakuntzako Luis Fuentes (Kantabria, irailaren 29tik urriaren 3ra), Garraldako Orreagako Ama (Andaluzia mendebaldea, azaroaren 1etik 7ra), Azagrako Francisco Arbeloa (Asturias, azaroaren 7tik 13ra), Berriozarko Mendialdea (Toledo, azaroaren 9tik 15era) eta Cascanteko Santa Vicenta (Murtzia, azaroaren 9tik 15era). 

Bidaia egin aurretik, ikasleek, irakasleen laguntzaz, Hezkuntza Sailak prestatutako jarduerak lantzen ditu; jarduera horiek dira joango diren eskualdeko historiari eta geografiari buruzkoak. 

Nafarroa helburu

Eskola Bidaiariak programaren barruan, beste erkidego batzuetako hogeita hamar ikastetxeko ikasleak etorriko dira Nafarroara. Lehenbizikoak datorren astean etorriko dira: Asturiasko Jose Garcia Fernandez, Las Palmaseko La Lajita eta Ciudad Realeko Jose Maria del Moral. 

Garesko Puente egoitzan hartuko dute ostatu; han gela eta material nahikoa dauzkate bisitak prestatzeko jardueretarako. 

Izan ere, Nafarroako leku asko ikusiko dituzte: iparraldeko bailara hezeak (Baztan, Zugarramurdi eta Bertizarana), Pirinioetako bailarak (Irunberriko eta Arbaiungo arroilak, Belagua eta Erronkari), Santiago bideko udalerriak (Iratxeko monasterioa, Lizarra eta Gares), Iruña eta hegoaldea (Olite eta Bardeak). 
Dokumentazioa:
Colegios de Navarra
Colegios que visitan Navarra

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa