Ikusi egun honetako albiste gehiago
2009-2016 aldirako Nafarroako Errepideen III. Plan Zuzendaria Nafarroako Parlamentura igorri da behin betiko onesteko
astelehena, 2010.eko apirilak 19
Jendaurreko informazioaren fasean 46 alegazio jaso dira eta horien eraginez hogei jardun berri eta lau azterlan gehigarri egin dira
Transcripción textual del video
Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteordeak eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak adierazi duenez, Nafarroako Gobernuko 2009-2016 aldirako Errepideen III. Plan Zuzendariak jendaurreko informazio-aldia izan du eta 46 alegazio jaso ditu. Orain Nafarroako Parlamentura igorriko da.
Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, jendaurreko informazio eta audientzia fasea amaitutzat eman eta 2009-2016 aldirako Nafarroako Errepideen III. Plan Zuzendaria Nafarroako Parlamentura igortzea erabaki du, Parlamentuak onets dezan.
Jendaurreko informazio-aldian 46 alegazio jaso dira. Horien eraginez, hogei jardun gehiago eta lau azterlan egin dira, eta horiek guztiak Planeko proposamenei gehitu zaizkie.
Zehatz esanda, onartutako alegazioen ostean egindako jardunen bidez, errepideak egokitu dira tarte hauetan: NA-2101-Imirizaldu bidegurutzea (NA-2100) zabaldu eta hobetzea, Bera-Lizuniaga errepidea (NA-4410), eta Aguilar Kodes errepideko tarte bat hobetzea (NA-7200); sarbideak hobetzea Santsoainen (NA-5163 eta NA-2101), Zabaltzan (Urraulgoiti) (NA-2104), Beortegin (NA-2328), Ardaitzen (NA-2331), Esnotzen (NA-2333), Ozkarizen (NA-2352), Loizun (NA-2381), Biurrunen (Ondarra-Erietxea) (NA-6015), Olkotzen (NA-6073), Asartan (NA-7252), Beasoainen (NA-7062) eta Egillorren (NA-7063). Zangozan Rocaforte industriagunean sartzeko biribilgunea (NA-127) eta Irunberrin sartzeko biribilgunea egokituko dira; eta NA-132-A errepidean funtzionalitatea hobetzeko eta Zangozarekiko lotura hobetzeko jardunen multzoa egingo da.
Bestalde, lau azterlan gehitu dira: Bizkarretako saihesbidearen azterlan informatiboa (N-135); puntu gatazkatsuen azterlana (N-135); Arraitzeko saihesbidearen azterlan informatiboa (NA-4230) eta Tutera iparraldeko saihesbidearen azterlan informatiboa.
Modu horretan, 2009-2016 aldirako Nafarroako Errepideen III. Plan Zuzendarian 218 jardun proposatu dira, jendaurreko informazio-aldian gehitutakoak barne hartuta. Guztien bidez Nafarroako kanpoko loturak hobetu nahi dira egon dagoen edukiera handiko sarearen garapenaren bidez, lurralde-oreka lortu nahi da tokiko sarea hobetuta, Iruñerriko sarearen funtzionalitatea handitu nahi da eta egon dauden errepideak araudi berrietara egokitu nahi dira. Plan honetan sareko 984,93 kilometrotan jardunak egingo dira, eta horietatik %57 tokiko sareari dagozkio. Hori dela eta, Planaren amaieran sare osoaren laurdena hobetuko da.
Gehiago irakurri:
Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.
- Dokumentazioa:
- 1. Plan Zuzendaria
- 2. Plan Zuzendaria