Ikusi egun honetako albiste gehiago
Dolu egun ofiziala gaur Nafarroan lau militar espainiar Haitin hil eta gero
astelehena, 2010.eko apirilak 19
Gaur Nafarroako bandera masta erdian egongo da eraikin publiko guztietan
Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko Lehendakariak gaur sinatutako foru-dekretua dela bide, gaur dolu egun ofiziala izango da Foru Komunitatean, lau militar espainiar helikoptero-istripuan hil baitira Haitin.
Horren ondorioz, Nafarroako bandera mastar erdian dago gaur Foru Komunitateko eraikin publiko guztietan, 00etatik 24etara.
Istripua joan den ostiralean, apirilak 16, gertatu zen, militarrak Haitin bake-misioa garatzen ari zirela. Hildako militar espainiarrak Luis Fernando Torija Sagospe, Francisco Forné Calderón, Manuel Dormido Garrosa eta Eusebio Villatoro Costa dira.