(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Minusbaliatuentzako Iruñeko Valle de Roncal zentroa berritzeko eta handitzeko proiektua aurkeztu dute asteartea, 2010.eko apirilak 20

Gaur egun minusbaliotasun psikiko larriak eta sakonak dituzten 120 lagun daude zentroan; gainera, egunez arreta emateko hamar lagunentzako lekua dago


Transcripción textual del video

Minusbaliatuei arreta integrala emateko Iruñeko Valle de Roncal zentroa berritzeko eta handitzeko proiektuaren berri Maria Isabel Garcia Malok, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak eman du. Zentroan minusbaliotasun psikiko larriak eta sakonak dituzten 120 lagun daude eta, horrez gain, egunez arreta emateko hamar lagunentzako lekua daukate.

Zentroa berritzeko eta handitzeko proiektuan bi jarduera nagusi daude: batetik, dagoen eraikinaren berritze partziala; eta bestetik, alboan eraikin berri bat egitea. Eraikin berriari esker, zentroak hartzen duen orubeari 4.500 metro koadro inguru gehituko dizkiote: orain 10.000 metro koadro dauzka eta gero 14.500 izango ditu. Eraikin berria Osasun Departamentuaren elkarlanari esker eraikiko dute.

Zehazki, hiru lagunentzako gelak gela bikoitz bihurtuko dituzte; beraz, proiektua egikaritu ondoren egongo dira 55 gela bikoitz eta banako 10 gela (orain hiru lagunentzako 40 gela daude).

Halaber, egongelen azalera bikoiztuko dute: egoitzan dagoen lagun bakoitzeko 1,66 metro koadro egon beharrean 3 metro koadro egongo dira; beraz, espazioa bikoiztu egingo dute ia. Jantokien azalera ere %200 handituko dute: orain, egoitzan dagoen lagun bakoitzeko 0,87 metro koadro daude eta gero 3 egongo dira.

Minusbaliatuentzako Valle de Roncal zentroa

Minusbaliatuei arreta emateko Valle de Roncal zentroa.

Minusbaliatuei arreta integrala emateko Iruñeko Valle de Roncal zentroa berritzeko eta handitzeko proiektuaren berri Maria Isabel Garcia Malok, Nafarroako Gobernuko Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak eman du. Zentroan minusbaliotasun psikiko larriak eta sakonak dituzten 120 lagun daude eta, horrez gain, egunez arreta emateko hamar lagunentzako lekua daukate.

Zentroa berritzeko eta handitzeko proiektuan bi jarduera nagusi daude: batetik, dagoen eraikinaren berritze partziala; eta bestetik, alboan eraikin berri bat egitea. Eraikin berriari esker, zentroak hartzen duen orubeari 4.500 metro koadro inguru gehituko dizkiote: orain 10.000 metro koadro dauzka eta gero 14.500 izango ditu. Eraikin berria Osasun Departamentuaren elkarlanari esker eraikiko dute.

Zehazki, hiru lagunentzako gelak gela bikoitz bihurtuko dituzte; beraz, proiektua egikaritu ondoren egongo dira 55 gela bikoitz eta banako 10 gela (orain hiru lagunentzako 40 gela daude). 

Halaber, egongelen azalera bikoiztuko dute: egoitzan dagoen lagun bakoitzeko 1,66 metro koadro egon beharrean 3 metro koadro egongo dira; beraz, espazioa bikoiztu egingo dute ia. Jantokien azalera ere %200 handituko dute: orain, egoitzan dagoen lagun bakoitzeko 0,87 metro koadro daude eta gero 3 egongo dira.

Orain, eguneko zentroa ez dago eraikinetik bereizia. Horregatik, eraikin berrian egunez arreta emateko lagunentzako sarbide berezi bat jarriko dute.

Administrazio arloa ere eraikin berrian jarriko dute eta dagoen eraikinean hutsik geratzen den lekuan harrera gunea eta bisitarien gelak jarriko dituzte.

Dagoen eraikinaren kanpoaldea berritu egingo da, arkitektura oztopoak kentzeko. Gainera, berdegune batzuk zolatu egingo dituzte, urte osoan erabili ahal izateko.

Garbitegia eta biltegiak, oro har, %40 handituko dira, gutxienez. Hornigaientzako sarbide berri bat jarriko dute, horniketa lanek zentroko eguneroko bizitza ez kaltetzeko. Izan ere, orain, hornigaiak sartzeko minusbaliatuak ibiltzen diren lekuetatik pasa behar da.

Osasun eremua oso-osorik eraikin berrira eramango dute: ematen dituzten zerbitzuentzako espazio egokiagoa jarriko dute, baita itxarongela ere. 

Proiektua idazteko aurrekontua 199.984 eurokoa da. Proiektuak 2010eko ekainaren 30erako idatzita egon behar du eta lan hori finantzatuko da Nafarroako Gobernuak eta Osasun eta Gizarte Politikako Ministerioak mendekotasun funts bereziaren inguruan urrian sinatutako hitzarmenaren kargura. Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren aurreikuspenen arabera, berrikuntza eta handitze lanak eskainiko dira 2011ko lehen seihilekoan eta obrak 2013an amaituta egongo dira. Obrak egiteko eta ekipamendua jartzeko aurrekontua, departamentuak egindako balioespenen arabera, hiru milioi euro ingurukoa da. 

Aurkezpenean, kontseilariak esan du legealdi honetan hainbat proiektu jarri dituztela abian: minusbaliatuei arreta integrala emateko Sarrigurengo Las Hayas zentroa (2011n jarriko dute martxan eta minusbaliotasun psikikoak dituzten 80 lagunentzako lekua egongo da), Lizarrako minusbaliatuentzako Oncineda zentroaren berrikuntza eta modernizazioa, Sarrigurengo Felix Garrido egoitza eta errehabilitazio psikosozialerako zentroa (2011n jarriko dute abian) eta Iruñeko Txantreako zentroa (2012an amaituko dute). Orain, jarduera horiei gehitu zaie Iruñeko minusbaliatuentzako Valle de Roncal zentroa berritzeko eta handitzeko proiektua. 
Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Centro Valle de Roncal

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa